Tupust!

Tupust! Donostian sortutako Euskal Herriko komikigileen kolektibo feminista da. Haien lanak euskaraz sortu nahi dituzte.

Helburua

Tradizionalki komikien mundua gizonezkoen esparrua izan da. Errealitate horren aurka Tupust kolektiboa sortu zen, modu batez komikia eta feminismoa uztartuz. Lehene helburu komunitate bat sortzea zen horrela proiektu berriak abiatzeko.

Partaideak

2019ko martxoan argitaratu zuten lehen antologia eta 14 komiki bildu ziren, 20 sortzaileen eskutik: Irati Eguren, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua & Amaia Lekunberri, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza, Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte.

Argitalpenak

  • 2019: Tupust!, Txalaparta argitaletxea. ISBN: 978 84-17065-66-9.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.