Tupolev
Tupolev (errusieraz: Открытое акционерное общество „Туполев“ ) Moskun egoitza duen armagintza eta hegazkingintzako enpresa bat da, eta garai batean munduko hegazkin fabrikatzaile garrantzitsuenetako bat izan zen.
Tupolev | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Industria aeroespaziala |
Jarduera sektorea | Industria aeroespaziala eta industria aeronautikoa |
Herrialdea | Errusia |
Jarduera | |
Enplegatuak | 4.049 (2013) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | United Aircraft Corporation (en) |
Ekonomia | |
Aktiboak | 175.860.393.000 ₽ (2017) |
Kapital berekia | 79.140.741.000 ₽ (2017) |
Diru-sarrerak | 25.507.293.000 ₽ (2017) |
Irabazi garbia | −103.637.000 ₽ (2017) |
Ustiapen-mozkina | 2.179.953.000 ₽ (2017) |
Historia | |
Sorrera | 1922 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Mosku |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Historia eta hegazkinak
Andrei Tupolev eta Nikolai Zhukovski ingeniariek sortu zituzten 1922ko urrian lehen hegazkingintza sobietarreko lehen diseinuak izango zirenak. Guztira, 300 hegazkin-proiektu baino gehiago garatu zoren Tupolev markarekin Sobietar Batasunean. Tu-144 hegazkin supersonikoa izan zen horietako bat.
2000. urtean, OKB siglako sozietate anonimo bihurtu zen; baiina 2006an, OAK talde publikoaren aterkipean berriro nazionalizatu zen.
21. mendean, Tu-204/Tu-214 distantzia ertaineko hegazkina ekoizten ari da Tupolev batik bat, gehienbat Kazanen. Oraindik airean izaten dira Tu-134 eta Tu-154 bezalako modelo zaharragoak halaber, zeinak motor berriekin hornitzen diren tarteka zirkulaziotik kendu aurretik.
Serie zibilez gain, iraupen luzeko Tupolev Tu-160 bonbardatzaile supersoniko militarra ere ekoizten da. Horien bertsio berri bat, 50 aleko eskaerarekin, Errusiar Federazioko Aire Indarren egon beharko litzateke 2023. urterako Modelo militar zaharragoak hala nola Tu-22M hegal bonbardatzailea edo Tu-95/Tu-142 distantzia luzekoa mantentzen dira oraindik konponketekin, nahiz eta produkzioa eten zen.
Beste gailu batzuk ere ekoitzi izan ditu Tupolevek, hala nola Tupolev A-3 ibilgailu anfibioa edo Tupolev M-141 distantzia luzeko errekonozimendu dronea.
Bibliografia
- Rudolf Höfling: Tupolew. Flugzeuge seit 1922. Motorbuch, Stuttgart 2012, ISBN 978-3-613-03459-4.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko Wikipediako «Tupolew» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-08-02ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.