Tunisiako Protektoratu Frantsesa
Tunisiako Protektoratu Frantsesa[1], (frantsesez: Protectorat français de Tunisie; arabieraz: الحماية الفرنسية في تونس al-Ḥimāya al-Fransīya fī Tūnis) Tunisian 1881n ezarritako frantziar protektoratua izan zen. Frantziarrak ailegatu baino lehen, Tunisia modernizatzeko ahalagenak hasiak ziren baina otomandarrek finantza-arazoak izan zituzten. Frantziarrek erreformei eutsi baina bere herrikideen alde egiten zutenez, ez ziren tunisiarren gustukoak. Lehen Mundu Gerra baino lehen jada independentzia aldarrikatzen zuen mugimendu bat bazegoen.
Tunisiako Protektoratu Frantsesa Protectorat français de Tunisie الحماية الفرنسية في تونس | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1881 – 1956 | |||||||
Frantziako protektoratua | |||||||
| |||||||
Tunisiako Protektoratu Frantsesa 1913an | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Tunis | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Marokoar rial (1912-1921) Marokoar franko (1921-1956) | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera, frantses | ||||||
Erlijioa | Eliza Katoliko Erromatarra, Musulmana, Judaismoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Cap Boneko sarraskia
1952ko urtarrilaren 28an, Frantziako armadak Cap Boneko sarraskia eragin zuen Tunisian. Mugimendu independentistaren aurka gogor ari zen Frantziako Gobernua eta tentsioa handia zen. 1947an Madagaskarren frantziarren aurkako altxamenduan 100.000 hildako eragin zituen errepresioaren arduradun Pierre Garbay komandanteak agindu zuen operazioa. Frantziako tropek 200 tunisiar zibil hil –haurrak barne–, emakume ugari bortxatu, lapurretak egin, eta etxeak dinamitaz lehertu zituzten.[2]
Herrialdeak 1956ra arte ez zuen independentzia lortu.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Tunisiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |