Tunikadun
Tunikadunak (Tunicata) edo urokordadunak (Urochordata) kordatuen barruko azpiphylum bat da, itsas ornogabez osatua.
Tunikadun | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Subfiluma | Tunicata Lamarck, 1816
|
Azpibanaketa | |
|
Hodi edo zorro itxura izan dezakete. Gelatinaren edo zelulosaren antzeko gaiez eta karez eratua izaten dute hodi edo zorro hori (tunika). Isatsaldean bakarrik eta larba egoeran daudenean dute bizkar-korda; hortik urokordadun izena. Zirkulazio-aparatua irekia, guneka antolatua eta odola alde bietara dabilena dute. Arnasketa eta digestioa zakatz moduko zulo ziliodun batzuetatik bideratzen dituzte. Ugaltzeko eraz hermafroditak dira, baina sexu guruinen beharrik gabe edo sexuz ez dela ere ugal daitezke. Itsasazpiari itsatsita edo uretan libre bizi daitezke, taldeetan eta kolonietan antolaturik edo banaka. Hiru klase (aszidiazeoena, apenikularioena eta taliazeoena) eta 2.000 kordadun mota baino gehiago biltzen dira tunikadunen baitan. Horietan ezagunak dira, besteak beste, apendikularioa eta aszidia.
Larba garaian notokorda bat eta nerbio korda bat dute, baina heldu bihurtzean galdu egiten dute.
Taxonomia
- Ascidiacea klase
- Aplousobranchia ordena
- Clavelinidae familia
- Diazonidae familia
- Didemnidae familia
- Euherdmaniidae familia
- Holozoidae familia
- Placentelidae familia
- Polycitoridae familia
- Polyclinidae familia
- Protopolyclinidae familia
- Pseudodistomidae familia
- Pycnoclavellidae familia
- Ritterellidae familia
- Stomozoidae familia
- Phlebobranchia ordena
- Agneziidae familia
- Ascidiidae familia
- Cionidae familia
- Corellidae familia
- Dimeatidae familia
- Hypobythiidae familia
- Octacnemidae familia
- Perophoridae familia
- Plurellidae familia
- Stolidobranchia ordena
- Hexacrobylidae familia
- Molgulidae familia
- Plidaeuridae familia
- Pyuridae familia
- Styelidae familia
- Aplousobranchia ordena
- Larvacea klase
- Copelata ordena
- Sorbereacea klase
- Aspiraculata ordena
- Thaliacea klase
- Doliolida ordena
- Pyrosomida ordena
- Salpida ordena
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.