Tunika

Tunika antzinako soineko zabala eta luzea, soingainekoaren azpian alkandora gisa eramaten zena. Orokorrean forma sinplea du eta hanketaraino iristen da. oso ohikoa izan zen antzinako herrialdeetan.

Langile erromatar bat, tunika jantzita

Antzinako Grezian, kolore distiratsuz tindatzen ziren, edo zuriak ziren, bestela. Lazedemoniarrek tunika gorriak janzten zituzten gerrarako, odola ez nabarmentzearren.

Antzinako Erroman, tunika barne-jantzi gisa eramaten zen. Erromako herritarrek eta herritar-kategoria ez zutenek ere erabiltzen zuten. Herritarrek togaren azpian erabiltzen zuten ospakizunetan. Tunikan zerrendak erantsi ohi ziren eta bestelako apaingarriak, erabiltzaileak gizartean zuen maila adierazteko. Senatariek eta patrizioek zerrenda purpura zabal batez hornitu ohi zuten beren tunika.

Tunika. V. mendekoa seguruenik.

Erdi Aroan kolore askotako tunikak eramaten ziren. Normandoek eta bikingoek erabili zuten eta Erdi Aroan gizonek erabiltzen jarraitu zuten. Norvegian, XVII. mendera arte erabili zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.