Tunguskako gertakaria

Tunguskako gertakaria leherketa handia izan zen (1021-1023 erg artekoa), Errusiako Krasnoiarsk kraian izandakoa, Tunguska Harritsua ibaitik gertu, 1908ko ekainaren 30eko goizeko 7:14etan. 2.000 kilometro koadro baso suntsitu zuen. Leherketa tokian egin diren azterketen arabera, gertaera hori meteorito edo kometa baten erorketak eragin bide zuen.

Tunguskako gertakaria
Map
Motaleherketa
Honen izena daramaTunguska Harritsua
Data1908ko ekainaren 30a
KokalekuEvenk Autonomous Okrug (en) Itzuli
HerrialdeaErrusiar Inperioa
Aurkikuntza-data1908ko ekainaren 30a
Aurkikuntza astronomikoaren lekuaYeniseysk Governorate (en) Itzuli eta Tunguska Harritsua
KausaTunguska meteorite (en) Itzuli
Pertsona hilak0
Pertsona zaurituak0

Gertakariaren historia

Tunguskako gertakariari buruzko hipotesi asko izan badira ere, zientzialari gehienen ustez, eztanda eta ondorengo sutea lur gainetik 5 eta 10 kilometro bitartean lehertutako meteorito txiki batek eragin zituen. Meteorito horren masa gas izoztuak eta silikatozko eta ferronikelezko partikula sakabanatuek osatua bide zen. Ustezko objektu horrek metro gutxi batzuk baino ez zituen, baina eragindako leherketak 5 eta 30 megatoi TNT arteko indarra izan zuela uste da. Eztandak ez zuen kraterrik utzi; gunearen inguruko 2.000 kilometro koadroko eremuan, ordea, pinuak eraitsita agertu ziren. Lekukoek adierazitakoaren arabera, suzko bola izugarri batek zeharkatu zuen zerua, 100.000 kilometro orduko lastertasunez, gerora egindako kalkuluen arabera. Lehertze tokiaren gainean suzko lamak eta kezko hodei bat ikusi ziren.

Leherketaren indarra milaka kilometrora nabaritu zen, eta Moskun hainbat botila apurtu zituen dardara sentitu zen.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.