Tumore

Tumorea minbizi moduan ezagutzen ditugun prozesu gaiztoak deskribatzeko erabiltzen den terminoa da. Dena den, bere benetako esanahia nahiko inespezifikoa da eta gorputzaren toki konkretu batean ematen den ehun bolumenaren handipena esan nahi du. Tumore bat gaiztoa denean, inguruko ehunak inbaditu eta metastasiak sortzeko gaitasuna du.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tumore
Deskribapena
Motaneoplasia
Identifikatzaileak
GNS-10D48 eta C00
GNS-9140 eta 239
MedlinePlus001310
eMedicine001310

Tumore onbera

Tumore onbera zelulen kontrolik gabeko hazkuntzak sortzen duen asaldura da. Ez dira minbizi sortzaileak, ez dute gizabanakoaren bizitza arriskuan jartzen. Normalean, deuseztatuak izan daitezke eta ez dira berriro agertzen. Zelula mota hauek elkarren ondoan mantentzen dira, alboko ehunak konprimituz hazten dira eta ez haiek inbadituz. Hala ere, histologikoki onbera den tumore bat klinikoki gaiztoa izan daiteke bere kokapena dela eta, esaterako nerbio-sistema zentralean kokatzen den tumore bat.

Tumore gaiztoa

Tumore gaiztoak minbizia sortzen dute. Zelula hauek alboko ehunetan infiltratzeko ahalmena dute. Minbizi zelula hauek tumore gaiztotik banandu eta zirkulazio sisteman edo sistema linfatikoan sar daitezke gorputzeko beste leku batetara heldu eta bertan berriro minbizia sortuz. Minbiziaren beste organo batzuetarako barreiadura hau, metastasi bezala ezagutzen da.

Tumore gaiztoak oro har hiru taldetan sailkatzen dira:

Tumore onbera eta gaiztoen ezaugarriak
Ezaugarria Onbera Gaiztoa
DesberdintzapenaTumore zelulek jatorrizko zelula helduen antza duteTumore zelulak ez dira jatorrizko zelula helduen antzekoak
Hazkuntza tasaMotela; eten egin daiteke edo atzera joanAzkarra, autonomoa; orokorrean ez da eteten, ezta atzera joaten ere
Hazkuntza motaZabaldu eta mugitu egiten daInbaditu, suntsitu eta ordezkatu egiten du
MetastasiaEzBai
Osasunean duen eraginaNormalean ez du heriotzik sortzenHeriotza eragin dezake diagnostikatu eta tratatzen ez bada

Teratoma

Teratoma jatorri enbrionarioko tumore mota bat da. Grekeratik datorren terminoa da eta tumore itxuragabea esan nahi du.

Teratomak bi motatakoak izan daitezke. Teratoma heldua onbera da eta heldugabea gaiztoa.

  • Teratoma helduak obulutegiko tumore zelulak dira eta ugaltze garaian dauden emakumeetan agertu ohi da. Tumorea kirurgikoki kenduz tratatzen da gaixoa.
  • Teratoma heldugabeak neska txiki eta emakume gazteetan agertzen dira, normalean 18 urtetik beherakoetan. Obulutegitik haratago zabaldu ez bada, kirurgiaren bidez konpontzen da arazoa. Obulutegitik kanpora zabaldu bada aldiz, tumorea kirurgikoki kentzeaz gain kimioterapia ere beharrezkoa izango da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.