Tumecillo
Tumecillo Araban jaiotzen den ibai txiki bat da, Burgosko Omecillo ibaiaren adarra. Omecillo berez Ebro ibaian isurtzen da. Ekologikoki oso ondo kontserbatuta dago eta, horregatik, lege-babespen desberdinak ditu.
Tumecillo | |
---|---|
Geografia | |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Ibilbidea
Tumecillo ibaia, erreka batzuk bilduz, Gorobel mendikatean jaiotzen da, Murita eta Berberana herrietatik gertu, Santiago Mendiko Monumentu Naturalatik gertu. Handik Osma herritik, Gaubean sartzen da. Ondoren, Astulez herria igaro ondoren, haren urek sortutako haitzartetik, Karanka arana zeharkatzen du, Angosto santutegi aldera; VillanaƱen, Omecillo ibaian isurtzen da.[1].
Baloreak
Ibaiertzeko baso oso ondo kontserbatuta aurki daitezke (lizardiak, sahastiak, makaldiak eta eta ekosistema horietan ohikoak diren espezieak, batzuk larriki mehatxatuak:
- Mustela lutreola (Europar bisoi)
- Lutra lutra (Igaraba arrunt)
- Cinclus cinclus (Ur-zozo)
- Alcedo atthis (Martin arrantzale)
- Riparia riparia (Uhalde-enara)
Garrantzi handia dute, bestetik, arrainen populazioak eta landarediak.
Babesa
2015.eko Martxoak 17tik Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko zatia Kontserbatzeko Eremu Berezi izendatu zuen. Natura 2000 sarean ere dago onartuta.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Tomecillo ibaiatik zeharkaldia.
- (Gaztelaniaz):Omecillo-Tumecillo gestio neurriak.