Tumatxak
Tumatxak ETB 1en 2013 eta 2016 artean emititu zen telebista-saioa izan zen. Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia zen aurkezlea eta Lander Garro gidoilaria. Julen Telleria ere izan zen aurkezlea bukaeran.
Tumatxak | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Zuhaitz Gurrutxaga Julen Telleria |
Iraupena | 30 minutu |
Herrialdea | ![]() |
Hizkuntza | eu |
Ekoiztetxea(k) | Orio Produkzioak S.A. |
TB Katea | ![]() |
Ordutegia | |
Emisioa | 2013ko irailaren 25a – 2016ko otsailaren 3a |
Denboraldia(k) | 4 |
Atal kopurua | 40tik gora |
Audientzia |
Saioaren azalpena
Saio bakoitzean bi abeslari edo musika talde azaltzen ziren tartekatuta. Bakoitzaren abesti bat bertsionatzen zuen beste talde batek; Napoka Iriak eta Joseba Irazokik horietako asko sortu zuten, baina Lain, Petti eta Tania de Sousa ere aritu ziren bertsioak sortzen.[1]
Azalpen batzuk hainbat paper eta argazki zituen hormako kortxo baten gainean egiten ziren non Zuhaitz Gurrutxagaren lau karnet-argazkik bizitza hartzen zuten eta kortxoan zehar barreiatuta zeuden beste hitz, paper edo argazkiren edukia aipatuz musikarien ibilbidea eta ekarpenak azaltzen zituen. Gidoilariak Lander Garro eta Orio produkzioak taldekoak ziren.[2]
Erreferentziak
- Berria. «Fermin Muguruzari eskainitako 'Tumatxak' berezia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
- Garcia, Adrian. ««'Tumatxak' saioari neurria hartu diot, eta asko ari naiz gozatzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-18).
Kanpo estekak
- Tumatxak, ETB nahieran (2013-2016)