Tulipen Iraultza

Tulipen Iraultza (errusieraz: Тюльпановая революция; kirgizeraz: Жоогазын революциясы) 2005ean Kirgizistanen gertatutako errebolta izan zen, Askar Akaiev presidentearen kargugabetzea eragin zuena.

Tulipen Iraultza
Jatorrizko izena(ky) Жоогазын революциясы
Motairaultza
Honen izena daramaTulipa eta iraultza
Honen parte dakoloretako iraultza eta Q4059963 Itzuli
Denbora-tarte2005eko martxoaren 22a - 2005eko apirilaren 11
Data2005
KokalekuKirgizistan
HerrialdeaKirgizistan

Gertaerak

2005eko otsailaren 27ko eta martxoaren 13ko Kirgizistango legebiltzarrerako hauteskundeak egin ziren. Askar Akaiev presidentearen aldekoek erdietsi zituzten eserleku gehienak, eta oposizioak % 10 baino ez, emaitza ofizialen arabera.[1] Horiek horrela, Gobernuak "iruzurra" egin zuela salatu zuen oposizioak, eta horrek eztandarazi zuen krisi politikoa. Martxoaren 24an, oposizioko milaka jarraitzailek presidentearen egoitza hartu ostean, Akaiev presidenteak Errusiara ihes egin zuen.[2] Biharamunean, legebiltzarrak Kurmanbek Bakiev aukeratu zuen behin behineko presidente.

Hasiera batean Akaievek kargua uzteari uko egin baitzion, Kirgizistango legebiltzarreko ordezkaritza bat Moskura joan zen haren dimisioa negoziatzeko asmotan. Hainbat ordutako negoziaketen ondoren, lau puntuko hitzarmen batekin hitzartu zen, apirilaren 4an, Akaieven dimisioa. Akordio horretan, presidentearen kargu-uzteaz gain, hiru gai gehiago adostu zituzten: presidente ohiarentzat segurtasun bermeak, lehendakaritzarako hauteskunde deialdia eta Errusia eta Kazakhstanen onarpena hitzarmenaren nazioarteko bermatzaile gisa.[3][2]

Erreferentziak

  1. Ekainaren 26an egingo dituzte Kirgizistanen presidentea aukeratzeko bozak. Berria, 2005eko martxoak 26, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-4).
  2. Akaieven dimisioa onartu du Kirgizistango Legebiltzarrak, eta uztailaren 10ean finkatu du bozen eguna. Berria, 2005eko apirilak 11, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-3).
  3. Askar Akaiev presidenteak dimisioa sinatu du Moskun. Berria, 2005eko apirilak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-2-3).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.