Tulebrasko monasterioa
Karitateko Santa Mariaren Errege Monasterioa Nafarroako Tulebras udalerrian dagoen monasterio bat da. Berez, Trapatar ordenako mojen zenobioa da, bertan, 1157. urtea ezkeroztik bizimodu erlijiosoa etenik gabe jarraitu izan da.
Karitateko Santa Mariaren Errege Monasterioa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Monasterioaren irudia Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Tulebras |
Koordenatuak | 41°58′36″N 1°40′33″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1150(e)ko hamarkada |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0009017 |
Webgune ofiziala | |
Nafarroako kultura ondasuna izendatua dago.
Bilduma
Museoak hiru areto ditu, eta horietako bat XII. mendeko antzinako logela bat da, logela bezala erabilitakoa XVII. mendera bitarte. Pieza gehienak arte sakrokoak dira, eta horietako asko kulturako erabili dira duela gutxi arte. XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko pintura-lanak, eskulturak, urregintza-piezak eta koruko zenbait liburu ikus ditzakegu. Museoaren barnean, dorre erromatar baten hondakinak eta arkeologiako zenbait pieza aurkitzen dira.
- Kanpoaldea.
- Elizaren iparraldeko hormako portada erromanikoa.
- Kalostrako arkupea.
- Museoaren II. aretoa.
Ikus gainera
- Nafarroako kultura ondasunak
- Erromanikoa Euskal Herrian
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Tulebrasko monasterioaren webgunea (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.