Tuileriak jauregia

Tuileriak jauregia[1] (frantsesez: Palais des Tuileries), frantziar monarkiaren jauregirik garrantzitsuenetako bat izan zen. Bere izena, gaur egun jauregia dagoen tokian, lehen zeuden teila fabrikazio lantegietatik jasotzen du, jauregia bera eraikitzeko bota zirenak.

Tuileriak jauregia
Palais des Tuileries
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Sector of ParisParis Centre
Udalerri barrutiaParisko 1. barrutia
Administrative quarter of ParisSaint-Germain-l'Auxerrois
Koordenatuak48°51′44″N 2°19′52″E
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2021 -
Sutea 1871ko maiatzaren 23a
Eraistea 1883
Erabileraegoitza ofiziala
Suntsipena1883
Arkitektura
ArkitektoaPhilibert de l'Orme
Jean Bullant
Louis Le Vau
Estiloapizkundea
    Tuileries, Louvre eta Galeria handia 1615ean. Matthäus Merianen plana
    Jauregiaren antzinako kokapena
    Jauregiko lorategien ikuspegia
    Jauregia, Louvretik argazkia hartua
    Tuileries jauregiaren grabatua, Louvre atzean duela, 1857ko grabatua
    Tuileriak jauregia 1871 baino lehenago. Ikuspegia Tuilerietako lorategietatik
    Ikuspegia Louvreko patiotik. I. M. Peiren kristalezko piramidea zuhaitzen gunean kokatzen da.
    Tuileriak jauregia 1871ko sutearen ondoren eta 1883ko behin betiko botatzearen ondoren. Ikuspegia Louvreko patiotik
    Carrouselgo Garaipen Arkua. Bere atzean, irudi honetan, desagertutako Tuileriak jauregiaren kokapena dago.

    Historia

    Hasiera batean Erdi Aroko gotorlekua, jauregia, zenbait mendetan zehar eginiko handitze ezberdinen bidez sortu zen. Eraikuntzarik garrantzitsuena, Henrike II.a Frantziakoaren emaztea zen Katalin Mediciren agindupean egin zen. Bera izan zen Tuilerietako Lorategien eraikuntza agindu zuena, egundaino mantendu den jauregiaren zati bakarra dena, eraikina bera, 1870eko Parisko Komunan suntsitua izan baitzen, Bigarren Inperioa erori ondoren.

    Antzinako Erregimena

    Katalina Medici

    Katalina Medici erreginak, Philibert de l'Orme eta Jean Bullant arkitektoei, han jauregi bat eraikitzea enkargatu zien. Jauregi hau, erdiko pabiloi baten eran aurkezten zen, Erlojuaren Pabilioia, kupula batekin amaitua, lorategiaren alde batean eratutako bi hegalekin, terrazadun arkupe estali batekin, eta, beste aldean, ilaratan jarritako zenbait atalekin. Bi pabilioik errematatzen zuten jauregia, batak iparraldetik eta besteak hegoaldetik.

    Proiektu Handia

    Henrike IV.a erregeak, Louvreko eta Tuileries jauregiak, bi galeria sortuz elkartzea erabaki zuen, bata hegoaldetik eta bestea iparraldetik. Tuileries jauregia, erregeen egoitza izan zen gortea Versallesera aldatu zen arte, Luis XIV.a Frantziakoaren erregealdian.

    Frantziar Iraultza eta Kontsulatua

    Iraultza garaian, errege familia Frantziatik ihes egiten saiatu zen, baina Varennes-en-Argonnen gelditua izan zen, Parisera itzultzera behartu zutelarik. Erregeari, jada ez zitzaion Versallesen ezartzen utzi, baizik eta Tuileriak jauregian ezarri zela. 1792ko abuztuak 10ean, jendetza asaldatuak, jauregia eraso zuen, erregeari, Biltzar Legegilean babestera behartuz, non kartzelatua izango zen erregimen berri bat eratzeko hauteskundeak deitzen ziren bitartean.

    1793ko maiatzak 10ean, Konbentzioa Tuileriak jauregian ezarri zen. Jauregiak, orduan, Jauregi Nazional izena jaso zuen. Salbazio Publikoko Batzordeak, Floraren pabilioia okupatzen zuen, "Berdintasunaren pabilioi" bezala berrizendatua izan zena, Segurtasun Orokorreko Batzordea, Marsango pabilioian ezarri zen bitartean, "Askatasunaren pabilioia" bezala berrizendatua. Azkenik, Erlojuaren Pabilioiak, "Batasunaren pabilioia" izen berria jaso zuen.

    Direktorioaren garaian, Tuileriak jauregiak, Bostehunen Kontseilua eta Antzinakoen Kontseilua hartu zituen.

    1800eko otsailak 19an, Napoleon Bonaparte, garai hartan Lehen Kontsula zena, Tuileriak jauregian ezarri zen. Bizileku bezala, jauregiaren lehen solairua hartu zuen, Erregearen antzinako apartamentua okupatuz.

    Lehen Inperioa eta Berrezarpena

    Napoleon I.aren aldarrikapenetik, Tuileriak jauregia, egoitza inperiala bihurtu zen. 1804ko otsailak 28an, Pio VII.a aita santua jauregira iristen da, non 1805eko apirilak 4 arte biziko den.

    Luis XVIII.a Frantziakoaren erregealdian, jauregiak, bere errege egoitza funtzioa mantentzen du, Luis XIV.etik Luis XVI.a Frantziakoaren garairaino, Borboitarren egoitza zaharra zen Versailleseko jauregia baino nahiago delarik. 1830eko uztailak 12an, Lau Ordenantzek eragindako iraultzaren ondoren, Karlos X.a Frantziakoak Tuileriak utziko du erbestera joateko.

    Jauregia, bertan inor bizi ez zela geratu zen 1831ko urriak 16ra arte, Luis Filipe I.a erregeak, Palais Royalen bizitzea nahiago bait zuen. Jauregiak, orduan, bere behin betiko itxura hartu zuen, mendebaldeko terrazak ezabatuz eta Percier eta Fontaine arkitektoek, eskailera handia sortuz.

    Bigarren Inperioa

    Frantziako Bigarren Inperioarekin, Tuileriak jauregia, berriz egoitza inperial bihurtzen da. Visconti arkitektoari, jauregia eraberritzea enkargatzen zaio Carroussel plazako etxeak botaz.

    1853ko urtarrilak 29an, Tuileriak jauregia, Napoleon III.a eta Eugenia de Montijoren arteko ezkontza zibila ospatzen den tokia da.

    Napoleon III.ak, "proiektu handia" amaitzen du, eta Louvre Tuileriekin batarazten du, honen bidez, Tuileriak jauregia Louvreko jauregiarekin (gaur egun Louvreko Museoa) batzen delarik, beronekin batasun bakar bat eratuz.

    Komuna: Sutea eta suntsipena

    Bigarren Inperioa erorita, Komunak, Tuileriak jauregia, jai eta kontzertu iraultzaileen antzoki bihurtu zuen: "kontzertu komunitarioak". 1871ko maiatzak 18an, sekulako jendetza erakarri zuten bata bestearen atzeko hiru kontzertu ospatu ziren. Kontzertu hauek, antolatzaileen pentsamenduan, jauregiaren sutearen aurrerapena ziren: biztanleriak jauregiaren suntsipenaren ideia onartuko zuela ziurtatu nahi zuten. Tuilerietan bere Estatu Nagusiarekin ezarria, Bergeret buruzagi federatuak honako hau esan zuen: "Tuileriak uzten dudanean, Tuileriak errauts bihurtuko da".

    Maiatzak 22 eta 23an, komuneroak, petrolioz eta bolbora kupelez hornitzen dira. Azkenik, maiatzak 23an, Benot federatuak, banda bat gidatzen du jauregiko apartamentu guztietan, eta hormak petrolioz bustiarazten ditu; arratsaldeko 9ak baino zertxobait lehenago, Tuilerietako erlojua, suaren ondorioz geratu egiten da; gaueko 11k aldera, eztanda batek Erlojuaren Pabilioia astindu zuen, erdiko kupula sugar artean hondoratuz. Jauregiak, gau osoan zehar erretzen jarraitu zuen.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.