Tudejen

Tudejen edo Tudilen Fiterotik gertu zegoen herri hustua da, Nafarroako Tuterako merindadean kokatuta.

Bertan, harkaitz baten tontorrean, Alhama ibaiaren igarotzea defenditu zuen gaztelua zegoen. Egun omenaldi-dorrearen zati bat eta ganga-formako teilatua duen eraikina baino ez dago.

Tudejenen, 1151an, izen bereko ituna sinatu zuten Leon eta Gaztelako erregea zen Alfontso VII.a eta Ramon Berenguer IV.a Aragoiko Erresumaren ordezkariak.

Bibliografia

  • Sagredo, Iñaki: "Navarra, castillos que defendieron el reino" 2006, Iruñea: Pamiela, ISBN 84-7681-477-1


Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.