Tucumángo Biltzarra
Tucumángo Biltzarra (gaztelaniaz: Congreso de Tucumán) ordezkari-batzarra izan zen, hasieran San Miguel de Tucumán bildutakoa, 1816ko uztailaren 9an Hego Amerikako Probintzia Batuen (Argentina, Uruguai eta Boliviaren zati bat) independentzia aldarrikatu zuena.[1]
Tucumángo Biltzarra | ||
---|---|---|
Mota | batzar | |
Denbora-tarte | 1816ko martxoaren 24a - 1820ko otsailaren 11 | |
Kokaleku | San Miguel de Tucumán Buenos Aires | |
Herrialdea | Río de la Platako Probintzia Batuak | |
1815eko Estatutuan ezarritako akordio baten bidez deitua, aldi berean auzitegi, botere legegile eta botere konstituziogile gisa jardun zuen. 1816ko martxoaren 24tik 1817ko urtarrilaren 16ra, San Miguel de Tucumánen bildu zen, eta Buenos Airesen 1817ko maiatzaren 12tik 1820ko otsailaren 11ra. Biltzarraren egintza eratzaileak hauek izan ziren: Independentzia adierazpena (1816ko uztailak 9), Biltzar Orokor Konstituziogileak nazioei zuzendutako manifestua (1817ko urriak 25), Estatua zuzentzeko eta administratzeko behin-behineko araudia (1817ko abenduak 3) eta Hego Amerikako Probintzia Batuen konstituzioa (1819ko apirilak 22).
Erreferentziak
- El congreso de Tucumán: Declaración y Jura de la Independencia. todo-argentina.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-23).