Tuatara
Tuatara (Sphenodon) bizirik geratu den Sphenodontia ordenako narrasti-genero bakarra da. Haren ordenako kideak orain 100-200 miloi urte bizi izan ziren. 60-70 cm inguru luze izaten da. Musker sendo baten edo kameleoi baten itxura du; hark baino buru handiagoa eta hanka trinkoagoak ditu. Burugainaren atzeko aldean arantza labur sendoz eratutako gandor moduko bat du; bizkar-isatseko gainak ere arantzaz hornituak ditu. Zeelanda Berriko uharte batzuetan baino ez da bizi.
Tuatara | |
---|---|
Kretazeo Goiztiar – gaur egun, 106 Ma-0 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Rhynchocephalia |
Familia | Sphenodontidae |
Generoa | Sphenodon Gray, 1831
|
Azpibanaketa | |
| |
Banaketa mapa | |
Tuatararen ahaiderik gertukoenak sugeak eta muskerrak dira, baina orain dela 250 milioi urte bereizi ziren bi taldeak[1][2].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Ingelesez) Gemmell, Neil J.; Rutherford, Kim; Prost, Stefan; Tollis, Marc; Winter, David; Macey, J. Robert; Adelson, David L.; Suh, Alexander et al.. (2020-08). «The tuatara genome reveals ancient features of amniote evolution» Nature 584 (7821): 403–409. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
- «Tuatara, gene-altxorra» Zientzia Kaiera 2020-09-15 (Noiz kontsultatua: 2020-09-15).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.