Tuareg

Tuareg herria[2] berbere hizkuntzaz mintzo den artzain herri nomada da, Touat (Aljeria) eta Ghudamisetik (Libia) hasi eta ipar Nigeriaraino, eta Fezzanetik (Libia) Timbukturaino (Mali) iristen dena. XX. mende bukaeran 900.000 bat tuareg ziren[1].

Tuaregen eremua.
Tuareg

Tuaregak, Aljerian
Biztanleak guztira
900.000 bat[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Niger

 Mali
 Burkina Faso
 Aljeria

 Libia
Hizkuntza
Berbere hizkuntzak (Tamasheq, Tamajeq, Tamahaq), hausa, arabiera
Erlijioa
Islam
Zerikusia duten beste giza taldeak

Tuaregek konfederazio moduko elkarteak osatzen dituzte: Ahaggar eta Azjer, iparraldean, eta Asben, Ifora, Itesen, Aulliminden eta Kel Tademaket, hegoaldean. Iparraldeko tuaregak basamortuan bizi dira; hegoaldekoak, berriz, estepan eta sabanan. Hegoaldeko tuaregek ganadua, gameluak eta zebuak hazten dituzte, eta iparraldekoei saltzen dizkiete.

Europarrak iritsi aurretik, tuaregen lurraldeetatik karabana eta bidaiari asko ibili zen, baina ibilgailu motordunak azaldu zirenean, karabana bidezko bidaiak arras galdu ziren. 1970-1980 hamarkadetan Mauritania, Senegal, Nigeria, Burkina Faso eta Txaden gertatutako lehorteen ondorioz, hegoaldeko tuaregen kopurua murriztu zen eta haien artzain-bizimoduak aldatu. Gizarte-antolamendua feudala dute: hainbat gizarte-maila daude, erabat definituak, hala nola, aitoren semeak, apaizak, jopuak, eskulangileak eta laborariak (lehen, esklaboak). Beren idazkera berezia dute (tifinagh), antzina libiarrek erabiltzen zutenaren antzekoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.