Tuam
Tuam (irlanderaz Tuaim), Irlandako mendebaldeko Connacht probintziako Galwayko konderrian kokatzen den udalerria da, konderriko bigarrena populazioz. Galway hiriaren iparraldean dago.
Tuam Tuaim | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Connacht |
Konderria | Galway konderria |
Postakodea | H54 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°31′00″N 8°51′00″W |
Altuera | 44 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 8.767 (2016) |
Bestelako informazioa |
Historia
Tuam Brontze Arotik jadanik populatua egon zen. Badirudi Tuam izena latinezko "tumulus" (tumulua) hitzetik datorrela.
Herria bera ere aintzinakoa da, VI mende ingurukoa hain zuzen ere. 1049an Aedh O'Connor-ek Connachteko Amalgaid ua Flaithbertaigh erregea garaitu eta Connacht guztia O'Connor familiaren esku gelditu zen hurrengo mendeetan. Tuamen garai onena 1111ean iritsi zen, O'Connortarra zen Tairrdelbach Ua Conchobair Irlanda guztiko errege bihurtzean. Gobernua Tuamen ezarri zen eta artzapezpikutza ere lortu zuen. 1184ean ordea katedrala suntsitua izan zen eta Rory O'Connor artzapezpikuak Tuam uztea erabaki zuenean herriaren gainbehera hasi zen.
Tuam beti izan da merkatal herria eta 1252an jadanik feria handia ospatzen zela badakigu.
1613an Jakue I.ak hiri eskubideak eman zizkion eta honi esker Irlandako parlamentura bi ordezkari bidali ahal izan zituen.
Ondasun nabarmenak
- Tuameko katedrala: XIX mendekoa
- Jarlath eliza: XIII mendeko elizaren aztarnak
- Tuameko gurutze garaia: 1152an egina, Tuameko lehenengo artzapezpikuaren omenezkoa.
- Hackett gaztelua
Kanpo estekak
- Tuam udalerriko gida (Ingelesez)
- Tuam udalerriari buruzko orrialdea (Ingelesez)
- Tuam Golf Elkartea (Ingelesez)
- Tuamgo elizbarrutia (Ingelesez)
- Tuamgo parrokia (Ingelesez)