Ttap
Ttap euskarazko aldizkari digital multimedia da. Bi edizio ditu, bata Gipuzkoarako eta bestea Bizkaiarako.
Ttap | |
---|---|
Mota | informazio orokorreko aldizkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Formatua | digitala |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | asterokoa |
Historia | |
Zuzendaria | Monika Belastegi |
www.ttap.eus |
Ezaugarriak
Gailu mugikorretatik erabiltzeko asmoz sortu zen.[1] Testuez gain bideoak, audioak eta grafiko interaktiboak ditu.[2]
Aktualitateko elkarrizketa eta iritziak biltzen ditu eta lantzen dituen gaiak ere anitzak dira: moda, teknologia, bidaiak, zinea, literatura...[3]
Sorrera
Kataluniako Esguard aldizkari digitala oinarri hartuta osatu zen. Esguard berak Euskal Herriko hainbat hedabide eta aldizkarirekin elkarlanean bultzatu zuen, hala nola, Goiena (Debagoiena), Anboto (Durangaldea), Baleike (Zumaia) eta Tokikom Elkartea.[4]
2018ko uztailaren 27an atera zuen 0 alea. Ale honetako protagonistak Nerea Garmendia (Gipuzkoan) eta Alex Sardui (Bizkaian) izan ziren.
2018ko urriaren 11n Nafarroako 0 alea argitaratu zuen (Ttap aldizkariaren 4. zenbakia) 2019an Nafarroako edizioa abiatzeko helburuarekin. Elkarrizketa nagusia Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizurekin izan zen.[5]
Elkarrizketa nagusiak 2018an
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Kalean da Ttap, euskarazko aldizkari digital interaktiboa - TOKIKOM» TOKIKOM 2018-07-26 (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
- «'Ttap' sortu dugu, euskarazko lehen aldizkari digital multimedia - Baleike - Baleike.eus» baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
- «Egin dezagun ttap!» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
- «'Ttap', aldizkari digital berria eta berritzailea» https://goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-11).
- «‘Ttap’ aldizkari digital eta multimedia Nafarroara iritsi da» https://euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-12).