Tsukiji
Tsukiji (japonieraz: 築地) Tokion dagoen Chūō-ku auzoko barruti ezaguna da.
Historia
Tsukiji izenak "lapurtutako lurra" esan nahi du, izan ere Sumida ibaiaren deltako paduratan Tokioko Badiari lapurtutako lurrek osatzen baitute auzoa. XVIII mendean gertatu zen hau eta auzo komertzial berria eratu zen horrela.
1869an Tsukiji "atzerritarrentzako erresidentzia gunea" bihurtu zen. 1923ko lurrikara handiaren ondorioz Chūō inguruko etxeak erabat erre ziren, hauen artean Nihonbashi eremuko arrain merkatua ere bai. Bertan berriztu beharrean Tsukijin ezartzea erabaki zen, hau da gaur egungo Tsukiji Arrain Merkatua.
Ospitaleak
Badaude bi ospitale esanguratsu Tsukiji barrutian; St. Luke's Nazioarteko Ospitalea eta Minbiziaren Zentro Nazionala.
Ondasun nabarmenak
- Tsukiji Arrain Merkatua.
- Tsukiji Hongan-ji tenplo budista.
Iruditegia
- Tsukiji Hongan-ji tenplua.
- Minbiziaren Zentro Nazionala.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.