Tshering Yangdon
Tshering Yangdon (Nobgang, Punakha barrutia, 1959ko ekainaren 21a) Jigme Singye Wangchuck Bhutango errege ohiaren hirugarren emaztea da. Gyalyum Kude (Erregina Ama) titulua du, Jigme Khesar Namgyel Wangchuck egungo erregearen ama baita[1].
Tshering Yangdon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Punakha District (en) , 1959ko ekainaren 21a (64 urte) |
Herrialdea | Bhutan |
Familia | |
Aita | Yab Dasho Ugyen Dorji |
Ezkontidea(k) | Jigme Singye Wangchuck (1979 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | House of Wangchuck (en) |
Jarduerak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Bizitza
Gurasoak Yab Dasho Ugyen Dorji (1925–2019) eta Yum Thuiji Zam (j. 1932) izan ziren[2].
Hiru neba eta bost ahizpa ditu[3]:
- Ashi Beda (j. 1951);
- Lyonpo Sangay Ngedup (j. 1953), Bhutango lehen ministro ohia;
- Gyalyum Kude Dorji Wangmo (j. 1955), Bhutango erregina;
- Gyalyum Kude Tshering Pem (j. 1957), Bhutango erregina;
- Gyalyum Kude Sangay Choden (j. 1963), Bhutango erregina;
- Dasho Ugyen Tsechup (j. 1964);
- Dasho Topgay (j. 1966);
- Ashi Sonam Choden (j. 1969).
Bere ahizpetako hiru Jigme Khesar Namgyal Wangchuck erregearekin ere ezkondu ziren[4] 1979an modu pribatuan eta 1988an publikoki.
Hiru seme-alaba ditu:
- Druk Gyalpo Jigme Khesar Namgyel Wangchuck erregea (j. 1980);
- Ashi Dechen Yangzom Wangchuck printzesa (j. 1981);
- Gyaltshab Jigme Dorji Wangchuck printzea (j. 1986).
Bhutango Mojen Fundazioa sortu zuen 2006an. Fundazioaren helburua mojategiak sortzea da, emakumeen eta nesken hezkuntza sustatzeko[5].
Genealogia
Erreferentziak
- (Ingelesez) «RAOnline Bhutan: Bhutan's Royal Family - Member of Bhutan's Royal Family» RAOnline.
- (Ingelesez) «Nobgang - Birthplace of the four Queens» RAOnline.
- (Ingelesez) Dorji, Ugyen; Wangmo, Dorji. (1999). Of Rainbows and Clouds: The Life of Yab Ugyen Dorji as Told to His Daughter. Serindia Publications, 10 or. ISBN 0906026490..
- (Ingelesez) Queens of Bhutan. .
- (Ingelesez) «Vision of the Bhutan Nuns' Foundation» The Bhutan Nuns' Foundation jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-25).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.