Tsehaytu Beraki
Tsehaytu Beraki (tigrinyeraz: ጽሃይቱ በራኺ; Quatit, 1939ko irailaren 1a – Rotterdam, 2018ko maiatzaren 24a) eritrear musikari eta ekintzaile politikoa izan zen, abesteagatik eta krar (bost sokako harpa) jotzeagatik ezaguna[1].
Tsehaytu Beraki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quatit, Eritrea (en) eta Quatit, Eritrea (en) , 1939ko irailaren 1a |
Herrialdea | Eritrea |
Heriotza | Rotterdam, 2018ko maiatzaren 24a (78 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Philips Amha Records (en) |
Bizitza
1939an jaio zen Quatit herri txikian[1]. Eritreako Asmara hiriburuan jaio zela uste zuen, baina haurra zela hara joan zen bizitzera[2]. 1999an Asmarara itzuli zen, eta Rishan ahizpak istorio osoa kontatu zion[2].
Zortzi bat urte zituela, ikasi zuen krar (etiopiar eta eritrear bost sokako harpa) jotzen, eta azkenean ezteietan eta festetan jotzen hasi zen[2]. Tsehaytu Ghergish, Fana Etel eta Tsehaytu Zennar moduko musikariengan inspiratu zen[2].
Hamasei urterekin utzi zuen eskola eta musikari profesional bilakatu zen[2]. Bere abestien musika eta letra guztiak idatzi zituen[2]. 1964tik aurrera, letrak politikoagoak bihurtu ziren, eta jendea harrituta geratu zen abestera ausartu zenez[2].
1977ko martxotik aurrera, aktiboki parte hartu zuen Eritrearen independentziaren borrokan[2]. Azkenean alde egin behar izan zuen. Sudanera joan zen bizitzera eta 1988an Rotterdamera (Herbehereak)[1][3]. 1999an Asmarara itzuli zen aldi baterako[2].
Krarrez gain, kebero eta bass-krar jotzen zuen[1].
2004an, Selam diskoa grabatu zuen[3].
2018ko maiatzean hil zen Rotterdamen[4].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Tsehaytu Beraki» Music in Africa (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
- (Ingelesez) «“Love for one country is Incomparable” Eritrea’s Tsehaytu Beraki» QieNit.com 2014-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
- (Frantsesez) Daoudi, Bouziane. «Saint-Nazaire fait Escales en Erythrée» Libération 2007-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
- (Nederlanderaz) De Waard, Peter. «Tsehaytu Beraki (1939-2018) bracht haar krarmuziek mee naar Nederland» De Volkskrant 2018-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).