Tsar Kolokol
Tsar Kolokol (errusieraz Царь–колокол, Tsar-kolokol, euskaraz Tsar Kanpaia), baita Tsarsky Kolokol, Tsar Kolokol III (Tsarraren Kanpainia eta Tsar Kanpainia III) edota Errege Kanpaia bezala ere ezaguna, Errusiako Mosku hiriburuan dagoen kanpai erraldoi bat da.
Tsar Kolokol Tsar Kanpaia | |
---|---|
Tsarraren Kanpaiaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errusia |
Capital of Russia | Mosku |
Koordenatuak | 55°45′03″N 37°37′06″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1733 |
Erabilera | monumentua |
Arkitektura | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 6,24 () m |
Kokalekua
Moskuko Kremlin jauregiaren eremuan erakusgai dago. Ivan Handiaren kanpandorrea eta Kremlingo harresien artean.
- Jendea kanpairen albotik igaroz.
- Osorik dagoen aldea.
Historia
Petri I.a Errusiakoaren hiloba zen Ana Errusiakoa enperatzizaren aginduz eraiki zen. 1733-1735 artean Ivan Motorin kanpaigileak egin zuen. Kanpaiaren fundizio aldian hautsi egin zen eta ondorioz inoiz ez zen erabilia izan.
Ezaugarriak
201.924 kilogramoko pisua du. Apurututako zatiak 11.500 kilogramoko pisua du. 6,14 metroko garaiera eta 6,6 metroko diametroa ditu, eta brontzeez egina dago. Ezaugarri guzti hauek gaur egungo munduko kanpai handiena bilakatzen dute.
Erliebe barrokoekin apaindurik dago: landareak, obalo itzurako santudun medailoiak, Alexis Errusiakoa enperadorea eta Ana enperatziza senar-emazteen bizialdiko irudiekin.