Ts Madison
Madison Hinton (Miami, 1977ko urriaren 22a), ezaguna Ts Madison edo Maddie ezizenez, enpresaburu eta LGBTen eskubideen aldeko ekintzaile estatubatuarra da. Madison emakume transgeneroa da. Helduentzako material erotiko transgeneroa ekoizten eta banatzen dituen Raw Dawgg Entertainment izeneko enpresa sortu aurretik, hainbat bideo erotiko amateurretan agertu zen.
Ts Madison | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Miami, 1977ko urriaren 22a (46 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Conyers |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktore pornoa |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
Hinton Miamin jaio zen. 2004an bigdickbitch.com helduentzako ordainpeko webgunea sarean argitaratu zuen. Aktore porno lanetan aritzeaz gain, bere kabuz bideoak eta argazkiak ekoizten eta banatzen hasi zen. 2009an Raw Dawgg Entertainment/RDE Multimedia Group enpresa sortu zuen.
2013an ospetsu egin zen Vinen jarri zuen New Weave 22 Inches izenburuko bideoa birala bihurtu eta gero. Bideoan Madisonen gorputz biluzia ageri da.
Filmografia
Filmak
Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
2017 | Trans-Me | Madam Belair | |
The Lady in the Locket | Lareema | Film laburra |
Liburuak
- A Light Through The Shade: An Autobiography of a Queen (2014)