Trygve Haavelmo
Trygve Magnus Haavelmo (Skedsmo, Norvegia, 1911ko abenduaren 13a - Oslo, Norvegia, 1999ko uztailaren 26a) norvegiar idazlea izan zen.
Trygve Haavelmo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Skedsmo, 1911ko abenduaren 13a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Bærum, 1999ko uztailaren 28a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College Osloko Unibertsitatea Oslo Cathedral School (en) |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, ekonomialaria, econometrician (en) eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea Aarhusko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Institute of Mathematical Statistics Econometric Society (en) |
Biografia
Politika-ekonomiako ikasketak egin zituen, Osloko Unibertsitatean lehenbizi, eta Harvarden (Estatu Batuak), gero. Ekonometria-irakasle izan zen Osloko Unibertsitatean. Ragnar Frischen jarraitzailea zen, Keynesen eskolakoa.
1989an Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen, ekonometrian eta aldi bereko ekonomia-egituren azterketan egindako lanarengatik.
Lan nagusiak: A Study in the Tehory of Economic Evolution (1954, Ekonomiaren bilakaeraren teoriari buruzko azterketa bat), A Study in the Theory of Investment (1960, Inbertsioen teoriari buruzko azterketa bat).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.