Trust
Trusta enpresa askoren arteko finantza elkartea da. Horizontala izan daiteke, elkartutako enpresek helburu bera dutenean, ala bertikala, helburu osagarriak dituztenean. Trustak monopolioa sortu nahi du merkatuan, produkzioa hobeto antolatuz eta kostuaren prezioa gutxituz irabazi handiagoak eskuratzeko. Indar handia hartu eta gehiegizko eragina izan dezake; horregatik ia herrialde guztiek trustaren aurkako legeak dituzte. Badu abantailarik ere, hala nola espezializazioa, antolamendu hobea, prezioak jaistea, berrikuntzak, etab.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.