Truro

Truro, kornubieraz: Truru, Ingalaterra hego-mendebaldeko Kornualles herrialde eta konderriko hiriburua da, udalerririk populatuena St Austell den arren (2001ean 22.648 biztanle).

Truro
Truru
 Kornualles
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Konderria Kornualles
PostakodeaTR 1-4
OS grid kodeaSW825448
Geografia
Koordenatuak50°15′36″N 5°03′04″W
Map
Demografia
Biztanleria18.766 (2011)
Bestelako informazioa

Kornuallesko hiri bakarra da, bai eta Britainia Handian hegoaldeen dagoen udalerria ere. Barnealdean kokatuta dago, baina kostaldetik gertu eta Kenwyn eta Allen ibaiek sortzen duten Carrick Roads/Dowr Carrek izeneko itsasadarraren aldean.

Leku interesgarriak

  • Truroko katedrala (1880-1910): Arkitektura neogotikozko tenplua.
  • Royal Cornwall Museum: Kornuallesko museo nagusia eta zaharrena da, herrialdeko historia, kultura, arkeologia, arte eta geologiaren erakusketa eskaintzen duena.
  • Hall for Cornwall (1846): Hiriko antzokia eta auditorioa da, granitozko aurrealdea duena, beste garai batean udaletxea bertan eduki izan zuena.
  • Cornwall's Courts of Justice (epaitegia).
  • Cornwall Council (Kornuallesko Kontseilua).

Udalerri senidetuak

Truro senidetuta Boppard (Renania-Palatinatua) udalerri alemaniarrarekin eta Morlaix/Montroulez hiri bretainiarrarekin.

Bestela, Truro izeneko udalerriak ditugu Eskozia Berrian (Kanada) eta Massachusettsen (AEB) ere bai.

Klima

    Datu klimatikoak (Truro Camborne (1981-2010) muturrekoak (1979-egun))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.5 14.2 18.0 21.8 24.5 26.2 29.3 29.4 26.0 22.3 17.0 15.3 29.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 8.7 10.1 11.7 14.3 16.7 18.6 19.0 17.3 14.3 11.5 9.6 13.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 6.8 6.5 7.8 8.9 11.5 13.8 15.8 16.1 14.6 12.0 9.3 7.4 10.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.6 4.2 5.4 6.1 8.6 10.9 13.0 13.2 11.8 9.6 7.1 5.2 8.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.4 -6.8 -3.2 -1.3 0.3 4.8 7.2 7.4 4.8 -0.3 -3.8 -4.7 -9.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 121.4 88.2 79.4 73.6 65.0 58.2 67.4 68.3 77.3 114.9 123.8 123.9 1061.3
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 16.4 12.7 12.5 11.7 10.4 8.6 9.8 10.3 11.0 15.7 16.3 15.8 151.2
Eguzki orduak 60.5 81.7 118.4 184.6 214.6 211.2 198.2 194.8 157.5 109.7 74.5 59.2 1664.9
Iturria (1): Met Office[1]
Iturria (2): KNMI[2]

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.