Trunks

Trunks (jatorrizko japonieraz トランクス edo Toranks ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Erdi gizaki erdi Saiya da, Vegeta eta Bulmaren semea. Saiyentzat ezoizkoak diren ezaugarriak ditu, ile kolore argia eta begi urdinak, dudarik gabe bere amarengandik jasotakoak. Gainera ez zaio inoiz buztanarekin ikusi, ezta haur txiki bat zenean ere.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Trunks
トランクス edo Toranks
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 766. urtea
Jatorria Mangan
Garrantzia Protagonista
Arraza Saiya eta gizaki arteko nahazketa
Adina 1-18 (DBZ), 28 (DBGT)
Senideak
  • Vegeta Erregea (aitona aitaren aldetik)
  • Brief Doktorea (aitona amaren aldetik)
  • Vegeta (aita)
  • Bulma (ama)
  • Bra (arreba)
Teknikak
  • Kikoha
  • Masenkö
Eraldaketak
Fusioak
Ahotsa Euskal Herria Teresa Eguzkiza (Booren sagako Trunks)
Iker Diez (DBGT)


Biografia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Haurra zela Son Gotenen laguna egin eta Arte Martzialen 25. Txapelketan garaitu egin zuen infantiletan. Geroago, nagusien finalean parte hartu zuten biek mozorrotuta, baina eurak zirela jakitean kanporatu egin zituzten. Videlekin topo egin eta Kibitok berari eta Son Gohani kontatutako istorio bitxi bat kontatu zien: Babidirentzat lan egiten zuten morroi batzuen atzetik zebiltzan, honek Boo Ahaltsua berpiztu nahi baitzuen. Boo Ahaltsua munstro ia suntsiezin bat zen: berpiztu ahal izateko energia behar zuten (Espazioko Gerlariena esaterako).

Trunks eta Goten Vegetarengana iritsi zirenerako, hau Booren aurka borrokan zebilen. Vegetak biak konorte gabe utzi eta Satan Txikiri toki seguru batera eraman zitzala esan zion, Vegetak bere burua lehertzeko asmoa baitzuen Boo ere akabatzeko. Vegetak hala ere ez zuen lortu helburua. Son Gokuk Lurrean geratzen zitzaion denbora apurrean haurrei Bateraketa teknika irakastea erabaki zuen. Hala agertu zen gerlari berri bat: Gotrunks.

Boo Ahaltsua garaitu eta hamar urtera, Arte Martzialen 29. Txapelketan parte hartu zuen.

Beste hamar urte geroago (Dragoi Bola GTn jada) Pilafek izar beltzdun Dragoi Bolak erabili zituen Son Goku haur bilakatzeko. Unibertsoan zehar banatu ziren hauek. Baina bolak urtebete baino lehen ez baziren batzen Lurra lehertu egingo zen. Beraz, Son Goku, Pan eta Trunks hauen bila abiatu ziren. Denak batzeko zorian zeudela Umerekin egin zuten topo, Mu Doktoreaak sortutako bio-androidea. Hemendik aurrera Trunksek garrantzia galdu zuen, nahiz eta bera izan zen Umerengandik askatzea lortu zuen bakarra.

Etorkizuneko Trunks

Bera jaio eta gutxira Son Goku hil zen bihotzeko gaixotasun baten ondorioz eta 6 hilabete geroago 2 zibor agertu ziren: Zibor 17 eta Zibor 18. Hauek Goku hilda zegoela ikusita, Lurra eta gizateria suntsitzen hasi ziren. Gerlari guztiak hil zituzten Son Gohan eta Trunks (haur bat besterik ez zen) izan ezik. Satan Txiki ere hil egin zenez, ezin izan zuten inor berpiztu Dragoi Bolekin. Trunks urteetan entrenatu zen Gohanekin, noizbait ziborrak garaitzeko. Egun batean, Trunks konorte gabe zela, Son Gohan hil egin zen ziborren aurkako borrokan. Une horretan amorruz beteta Trunksek Super Saiya bilakatzea lortu zuen.

3 urte geroago Bulmak denboraren makina bat eraikitzea lortu zuen eta Trunksek 20 urte atzera egin zuen (Son Goku bizirik zela) androideen iristearen berri emateko. Freezer eta King Cold (honen aita) Lurra mehatxatzen aurkitu zituen. Trunks Super Saiya bilakatu eta biekin amaitu zuen. Goku abisatu eta bihotzeko gaixotasunetik libratzeko sendagai bat eman zion.

3 urte geroago berriz ere atzera egin zuen, maiatzaren 12ko goizeko 10etara, eta ziborren aurka izandako lehen borrokaren ondoren iritsi zen. Berak ez zituen halako ziborrak gogoratzen: Zibor 19 eta Zibor 20 ziren. Harriduraz jakin zuen Gokuk ordura arte ez zuela sendagaia hartu, hau Trunks berriz iritsi baino lehentxeago arte ez baitzen gaixotu.

Zibor 20k bizirik irautea lortu zuen (hau Gero Doktorea zen) eta Trunksek lagunei berari jarraitzeko esan zien, Gero Doktoreak Zibor 17 eta Zibor 18 askatu nahi baitzituen. Hauek askatu eta Gero Doktorea akabatu zuten. Ondoren Zibor 16 ere askatu zuten.

Inor ez zegoenez prestatuta ziborrei aurre egiteko, Vegetarekin batera Denbora eta Espazioaren gelan entrenatzera sartu zen. Handik irtetean, Vegetak Cell (Zibor 17 xurgatuta jada) menperatzea lortu zuen Super Saiya baino haratagoko indarrez: Super Saiya Dai Ni Dankai. Harrokeriaz, Celli Zibor 18 xurgatzen utzi zion eta honek konorte gabe utzi zuen. Orduan Trunks sartu zen borrokan (lehenago ez zen sartu, ez baitzuen bere aita mindu nahi bera baino indartsuagoa zela ikustean). Trunksek indar handiagoko egora lortu zuen: Super Saiya Dai San Dankai, baina bizkortasuna galdu zuen egoera horretan (Trunksek ez zekien bere aitak ere maila hori bazuela baina nahita ez zuela erabili honek zekarren ondorioa jakinda). Borroka uztea erabaki zuen Trunksek, ez baitzuen irabazteko modurik ikusten. Cellek ordea, hauen aurrerapena ikusita, entrenatzeko 10 eguneko epea eman zien berriz ere bere aurka borroka zezaten. Trunks berriz ere Denbora eta Espazioaren gelan sartu zen entrenatzera.

Cellen Jokoan, Cell txiki baten aurka borrokatu zen eta, gero, Cell Beste Mundutik bizirik itzuli zenean, Trunks akabatu zuen. Vegetak ahal zuen guztia egin zuen mendekatzeko. Gohanek Cell garaitu ostean, Shenronek berpiztua izan zen.

Hurrengo egunean, etorkizunera itzuli eta bere garaiko ziborrak erraz garaitu zituen. Hilabate beranduago, iraganera itzultzeko asmoa zuenean besteei ziborrak garaitu zituela esateko, Cellekin topo egin zuen. Honek Trunks akabatu eta makina lapurtzeko asmoa zuen, baina Trunksek hau bazekien eta amarruaren berri zuenez Cell ere arazorik gabe akabatu zuen. (Eszena berdina zen Cellek 3. Trunks bat akabatu eta denboraren makinan iraganera joaten zenean).

Beste etorkizun bat eta beste iragan bat

3. Trunks bat iaraganera bidaiatu behar zen (guk ezagutzen dugun Etorkizuneko Trunks bezala) ziborren berri emateko. Han ziborrak desaktibatzeko behar zen kontrola bereganatu eta hauekin amaitu zuten. 3. Trunks hau bere denbora lerrora itzuli eta ziborrak akabatu zituen. Baina justu iraganera (4. denbora lerroa) itzuli aurretik, lagunei ziborrak garaituak izan zirela esateko Cell azaldu eta Trunks akabatu zuen. Denboraren makina erabili zuen (oraindik guztiz programatu gabea) eta 1. denbora lerrora (guk ezagutzen duguna) joan zen guztiz osatuz (Cell perfektua) eta Cellen jokoak antolatuz.

Crossover-ak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.