Trumoi-ekaitz
Trumoi-ekaitza edo trumonada bat-bateko atmosferako deskarga elektriko bat edo gehiago argi-pirrinta (oinaztu) eran eta soinu supituko edo burrunbatsu (trumoi) gisa nabaritzen den[1] fenomeno meteorologikoa da.
Eguraldia |
---|
![]() |
Eboluzioa
![](../I/Rolling-thunder-cloud.jpg.webp)
Trumoi ekaitz guztiek, axolik ez zein motakoak diren, hiru fase dituzte:
- Kumulu fasea
- Fase heldua, eta
- Lasaiakeria fasea
Atmosferaren egoeraren arabera, fase bakoitzak 20 minututik zenbait ordutara iraun dezake.
Motak
Haizearen arabera, lau trumoi ekaitz motak daude:
- Barrunbe bakanekoak
- Barrunbe anizkunekoak
- Barrunbe anizkuneko lerroak
- Gainbarrunbeak
Kokapena
Trumoi ekaitzak munduko edozein lekutan ager daitezke, eskualde polarretan ere, baina arruntagoak dira baso tropikaletan. Munduan trumoi ekaitz gehiago izan dituzten herriak Ugandako Kampala eta Tororo edo Indonesiako Bogor eta Java dira. Euskal Herrian oso arruntak dira baita ere.
Mitologia
Historian zehar, gizakiok trumoi ekaitzen indarra miretsi izan dugu. Erromatarrek Jupiterrek sortuak zirela uste zuten. Amerindiarrek, era berean, Izpiritu Handiak.[2]
Erreferentziak
- Euskalmeteren definizioa
- (Ingelesez) "A Haudenosaunee Pantheon "