Boilur
Boilur edo trufa Ascomycota taldeko hainbat onddoren lurrazpiko gorputz bat da, batez ere Tuber generoko boilur-beltzarena. Hala ere, Tuber generokoak ez diren beste trufa batzuk ere hala izendatzen dira, Geopora, Peziza, Choiromyces, Leucangium eta beste ehun inguru[1]. Genero guzti hauek Pezizomycetes klasekoak dira, Pezizales ordenean. Basidiomycetes ordenean ere badaude boilur itxira duten beste batzuk, Rhizopogon eta Glomus generoak, adibidez.
Boilurra | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Boilurrak onddo ektomikorrizoak dira eta, beraz, zuhaitzen sustraietatik gertu aurki ohi dira. Esporen barreiatzea fungiboroek egiten dute, onddoak jaten dituzten animaliek[2]. Onddo hauek paper garrantzitsua dute ekologian, izan elikagaien zikloan edo lehorteen aurkako tolerantzian.
Boilur espezie batzuk oso apreziatuak dira janari gisa. Jean Anthelme Brillat-Savarin sukaldariaren arabera, boilurrak "sukaldeko diamanteak" dira[3]. Frantzia, Italia, Kroazia, Eslovenia, Otomandar Inperioan, Ekialde Hurbilean eta Espainiako gastronomian trufak erabili ohi dira. Trufak naturan aurki daitezke edo kultibatuak izan daitezke.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Læssøe, Thomas; Hansen, Karen. (2007-09-01). «Truffle trouble: what happened to the Tuberales?» Mycological Research 111 (9): 1075–1099. doi: . ISSN 0953-7562. (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- (Ingelesez) Gardens;, jurisdiction:Commonwealth of Australia; corporateName:Australian National Botanic. «Fungi dispersal and spore release» www.cpbr.gov.au (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).
- (Frantsesez) Jean Anthelme Brillat -Savarin, [Brillat-Savarin. (1838). Physiologie du goût ou méditations de gastronomie transcendante: ouvrage .... Charpentier (Noiz kontsultatua: 2020-05-19).