Nikolai Trubetskoi

Nikolai Sergeievitx Trubetskoi (errusieraz: Никола́й Серге́евич Трубецко́й, trʊbʲɪtsˈkoj ahoskatua; Mosku, Errusia, 1890eko apirilaren 16a - Viena, Austria, 1938ko ekainaren 25a) errusiar hizkuntzalaria izan zen.

Nikolai Trubetskoi

Bizitza
JaiotzaMosku, 1890eko apirilaren 4a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaViena, 1938ko ekainaren 25a (48 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaSergei Nikolaevich Trubetskoy
AmaPraskovya Obolenskaya
LeinuaGediminids (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of History and Philology of Moscow University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakerrusiera
alemana
txekiera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, historialaria, unibertsitateko irakaslea, phonologist (en) Itzuli eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Vienako Unibertsitatea
Sofiako Unibertsitatea
KidetzaArteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia

Find a Grave: 157333236 Edit the value on Wikidata

Biografia

Aristokraziako familia batean jaio zen. Hamabost urte zituela etnografia, soziologiako eta historiako artikuluak argitaratu zituen. Unibertsitatean hizkuntza indoeuroparren gramatika konparatua ikasi zuen. Kaukasoko hizkuntzak ikasi zituen, eta gero, Leipzigen, sanskritoa eta hizkuntza avestikoa.

Irakasle izan zen Moskun, eta Iraultza ondoren Rostoven, Istanbulen, Sofian eta, azkenik, Vienan. Ferdinand de Saussure eta Baudouin de Courtenay hizkuntzalarien jarraitzailea zen; harreman handia izan zuen Roman Jakobson hizkuntzalariarekin eta Pragako eskolaren lanetan parte hartu zuen. 1928tik aurrera fonologia izan zuen azterketa eta lan guztien ardatza. Trubetskoi izan zen hizkuntzaren alderdi fonetikoa sistematizatu eta fonemaren definizio zientifikoa eman zuen lehena. Fonemak oposizio bidez sailkatu zituen eta horien tipologia finkatu zuen; alegia, estrukturalismoa hizkuntzaren alderdi fonikoari aplikatu zion. Fonologiaren oinarriak jarri zituen eta teoria bakartuak bateratu eta sistematizatu zituen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.