Trota Salernokoa

Trota Salernokoa (Italia, XI. mendea)[1] (batzuetan Trota, Trottula, Trocta edo Troctula) edo Trotula di Ruggiero[2] XII. mendearen erdialdean Salernon bizi izan zen mediku eta medikuntzari buruzko idazlea izan zen. Bere ospe handia izan zen XII eta XIII. mendeko Frantzia eta Ingalaterran. Hainbat terapien inguruan idatzi zuen latinez, tartean berak egindako sendaketa bat. Bere testuak emakumeen medikuntzari buruzko Trotula izeneko liburu tratatu handiago batean bildu ziren.

Trota Salernokoa

Bizitza
JaiotzaSalerno, 1050
HeriotzaXII. mendea ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Giovanni Plateario il Vecchio (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zirujaua, medikuntza-idazlea, ginekologoa eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak

Denborarekin jendeak liburuaren egileak hiru zirela ahaztu zuen, baita emakumearen izena Trota zela eta ez Trotula. Horregatik, denbora luzez uste izan zen Trota izan zela bilduma osoaren egilea. XX. mendean aurkitu zen bere jatorrizko liburua.

Ezer gutxi dakigu Trotularen bizitzari buruz. Uste denez Salernoko Eskola Medikoko irakasle izan zen, historian elizari lotu gabeko lehen medikuntza-zentroa eta, ikerlari batzuen ustez, Europako lehen unibertsitatea. Emakumeak irakasle zein ikasle gisa onartzen zituen lehen medikuntza eskola izan zen. Bere liburuetan emakumeen arazoei buruz hitz egin zuen, menstruazioa eta erditzea tarteko. Erditzeko minen aurka opiazeoak ematearen alde idatzi zuen, garaian debekatutako praktika. Antzutasuna emakume zien gizonen arazoei zor zitekeela zioen, garaian emakumeen arazoa baino ez zela uste zen bitartean.

Garaiko pentsamenduarekin bat, Evaren jatorrizko bekatua dela eta emakumeak gehiagotan gaixotzen zirela defendatzen zuen eta, horregatik, medikuen laguntza gehiago behar zutela.

Ekarpenak

Mendeak pasa ahala bere ekarpenak mespretxatu baziren ere, bere garaian ospe handia izan zuen Salerniar Eskolan, Europan abangoardia zena. Bere arrakasta ekialdeko ideia medikoak beste medikuntza eskola batzuekin kontrajarrita hartzeagatik izan zen. Osasun sexuala eta osasun erreproduktiboa modu zabalean ulertu zituen, eta gai desberdinak jorratzeko gaitasuna izan zuen, hala nola, erditzean zailtasunak izan dituen amaren zaintza, haurraren estimulazio goiztiarra, bizitza sexual aktiboaren alde onak, virginitatea simulatzeko gomendioak, antisorgailuen erabilpena eta abar.[3]

Obrak

  • De curis mulerium, XII. mendea[4]
  • Practica secundum Trota, XII. mendea[4]

Sariak eta Aitorpenak

  • The Trotula: A Medieval Compendium of Women´s Medicine (Mónica H.Green, 2001)[4]
  • Who/what is Trotula (Mónica H. Green, 2020)[5]
  • Yo quiero ser como Trótula de Salerno[6]
  • Trotula, women´s problems, and the profesionalization of medicine in the middle ages[7]
  • Mujeres y la ciencia: Trotula de Ruggiero y la escuela médica salerniana[8]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Xiomara, Cantera Arranz. (2020-04-10). «Biografía de Trótula de Salerno» Museo Nacional de Ciencias Naturales (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  2. (Gaztelaniaz) Galeano, Eduardo H.. (2009-12). Espejos: Una historia casi universal. Siglo XXI de España Editores ISBN 9788432315008. (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Mercedes Arriaga: “Trotula de Salerno fue una de las primeras médicas en pensar de forma holística” | Protagonista» Mujeres con ciencia 2018-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  4. Pairet, Montserrat Cabré. (2002). «GREEN, Monica H. The trotula : a medieval compendium of women’s medicine» Dynamis: Acta Hispanica ad Medicinae Scientiarumque Historiam Illustrandam 22: 551–553. ISSN 2340-7948. (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  5. (Ingelesez) Green, Monica H.. WHO/WHAT IS "TROTULA" 2020. (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  6. (Gaztelaniaz) Xiomara, Cantera Arranz. (2020-04-09). «Trótula de Salerno» Museo Nacional de Ciencias Naturales (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
  7. (Ingelesez) Benton, John F.. (1985). Trotula, women's problems, and the professionalization of medicine in the middle ages. California Institute of Technologie., https://authors.library.caltech.edu/16446/1/HumsWP-0098.pdf or..
  8. Falivene, Concetta. (2016-06-02). Mujeres y la ciencia: trotula de ruggiero y la escuela médica salernitana. (Noiz kontsultatua: 2020-10-12).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.