Tropicana
Tropicana Kubako kabaret ospetsu bat da, Marianao udalerrian kokatua. "Paradisua izarren azpian" deitua, 1939an sortu zuten eta Martin Foxei esker ospetsu bilakatu zen.
Tropicana | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kuba |
Kubako probintzia | Havana Province |
Hiria | Habana |
Koordenatuak | 23°05′N 82°25′W |
Inaugurazioa | 1939ko abenduaren 30a |
Erabiltzailea | Tropicana |
Webgune ofiziala | |
Kubako Iraultza baino lehen, jokoa, edariak eta ia biluzik zeuden emakumeak izan ziren nagusi, eta politikariak, mafiosoak, Hollywoodeko artistak eta marinel estatubatuar asko bertatik pasa ziren.
Ballet, zirku, errebista, boleroak eta cha-cha-cha uztartzen zituzten bere ikuskizunak munduan zehar ospetsu bilakatu ziren. Bere agertokietan artista kubatar kontaezinak aritu dira, nazioarteko beste batzuk bezala. Hona hemen ezagunenak:
- Amalia Aguilar
- Joséphine Baker
- Bola de Nieve
- Elena Burke
- Cheo Feliciano
- Nat King Cole
- Libertad Lamarque
- Rita Montaner
- Senén Suárez
- Celia Cruz
- Omara Portuondo
- Frank Sinatra
- Niurka Marcos
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.