Tronbosi
Tronbosia koagulu batek, tronbo izenekoa, eragindako odol-hodi baten buxadura da, normalean hodiaren horman hazten den ateroma plaka batek eragindakoa. Plaketa edo fibrina agregatuek odol baso bat estaltzen dutenean sortzen den prozesu patologikoa ere honela izendatzen da. Miokardio infartu akutuaren eragilea izan daiteke. Tronboa hormatik askatzen bada, enbolo izena hartuko du eta organismoaren edozein lekutara helduko da odolaren bidez, gehienetan biriketara, enbolia sorrarazteko arrsikuarekin.
Tronbosi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hematologic disorder (en) , gaixotasun baskularra, Vascular occlusion (en) , embolism and thrombosis (en) eritasuna |
Espezialitatea | angiologia, kirurgia baskularra hematologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | apixaban (en) , fondaparinux (en) , dabigatran etexilate (en) , Klopidogrel, eptifibatide (en) , rivaroxaban (en) eta Warfarina |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 453.9 |
GNS-10 | I80 eta I82 |
GNS-9 | 437.6, 453, 671.5 eta 671.9 |
MeSH | D013927 |
Disease Ontology ID | DOID:0060903 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tronbosiaren eragileak
Tronbosia gertatzeko hiru baldintza bete behar dira:
- Alterazio endoteliala: tronbosiaren hasiera da. Basoaren barruko egiturak zirkulazioarekin kontaktuan jartzean, plaketak itsasten zaizkie eta koagulazio faktoreak aktibatzen dituzte. Honek odol koagulazioa abiarazten du eta fibrina eta plaketetan aberatsa den lehen tronboaren eraketa gertatuko da.
- Zirkulazio estasia: Zirkulazio geldoa dela eta, lehen tronboari eritrozito eta fibrina geruza berriak itsasten zaizkio. Tronboa hazi egiten da aposizioz, tronbo gorria sortuz. Hau fibrina eta eritrozitoz osatuta dago, plaketa gutxirekin.
- Egoera hiperkoagulatzailea: Substantzia koagulatzaile gehiegi izateak koagulazioa errazten du, esaterako tumoreak dituzten gaixoetan.
Kanpo estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.