Tromelin uhartea

Tromelin uhartea (frantsesez: Île Tromelin, il tʁɔmlɛ̃ ahoskatua) Indiako ozeanoan dagoen biztanlerik gabeko uharte tropikala da.[1] 1,7 km²-ko azalera du eta bere hondartzetan dortoka berdeen errutegiak daude.

Tromelin uhartea
Datu orokorrak
Garaiera7 m
Motauharte, raised coral atoll (en) Itzuli eta disputatutako lurralde
Luzera1,7 km
Zabalera0,7 km
Azalera0,8 km²
EponimoaBernard Boudin de Tromelin (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak15°53′32″S 54°31′29″E
UTC orduaUTC+04:00
Estatu burujabe Frantzia
Mendeko lurralde Frantziaren lurralde austral eta antartikoak
Uharte multzoaIndiako Ozeanoko uharte sakabanatuak
Ur-gorputzaIndiako ozeanoa

Frantziak 1776tik aurrera kudeatzen du, Frantziaren Lurralde Austral eta Antartikoen barnean baina Mauriziok bere jabetza aldarrikatzen du.

Tromelingo esklaboak

Condorceten hausnarketa, non L´Utile itsasontziaren tripulazioaren jarrerari buruz aritzen den.

1760an Ekialdeko Indietako Frantziar Konpainiaren L'Utile izeneko itsasontziak Maurizion bahitu eta esklabo bihurtu zituen Madagaskarreko 160 pertsona garraiatzen zituen, kontrabandoan. Konpainiak Baionan zuen Jean-Joseph de Laborde komisionatuaren enkargua izan zen hura eta Jean de Lafargue izan zuen kapitain. Baionan egindako itsasontzia Île de Sable izeneko irlan enkaiatu zen, Indiako Ozeanoan.[2][3] Hogei marinel eta 72 esklabu hil ziren. Biziraun zirenen artean txalupa bat egin zuten eta bertan alde egin zuten marinelak. Barthélémy Castellan du Vernet ofizialak laguntza bidaliko zutela esan zien.[4] Bernard Harni-Cousseau genealogistak dokumentatu duenez, tripulazioaren gehiengoa euskalduna omen zen.[3] Erreskatea 15 urte beranduago heldu zen 1776ko azaroaren 29an, Tromelin kapitainaren eskutik.[4]

Tragedia honen inguruan Frantziako Nantesko Historia Museoak eta Institut national de recherches archéologiques préventives erakundeak erakusketa prestatu zuten 2021ean.[5] UNESCOk Tromelinen indusketa arkeologikoak egin ditu agerian utziz esklaboak bahitu zituzten pertsona horiek izan zuten bizirauteko gaitasuna.[3] 2022an Euskal Itsas Museoak istorio hau lantzen zuen erakusketa bat antolatu zuen.[2]

Klima

    Datu klimatikoak (Tromelin uhartea (1981–2010 bataz bestekoak, muturrekoak 1955–egun))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 36.3 34.9 34.4 33.3 31.6 30.0 28.5 28.8 29.2 30.4 33.8 33.9 36.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31.0 31.0 30.8 30.0 28.8 27.2 26.2 26.3 26.8 27.9 29.1 30.3 28.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 28.4 28.5 28.3 27.7 26.6 25.0 24.0 24.0 24.4 25.4 26.5 27.8 26.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 25.8 26.0 25.9 25.4 24.4 22.8 21.8 21.6 22.0 22.9 23.9 25.2 24.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 20.5 22.3 20.9 20.8 19.5 18.1 17.4 17.8 18.0 18.2 19.6 20.5 17.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 137.4 187.8 156.0 128.7 69.1 66.9 65.2 51.9 47.4 30.9 33.9 99.1 1074.3
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 12.1 13.8 14.7 12.3 10.2 11.3 12.9 11.6 9.1 7.6 6.3 9.6 131.4
Iturria: Météo France[6]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Yusuf, A. A.. (2004). African Yearbook of International Law / Annuaire Africain de Droit International. 12 Martinus Nijhoff Publishers ISBN 9004150382..
  2. «Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea» Euskal Itsas Museoa (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  3. «Efemeridea: Euskaldunak tarteko esklabo bahitutako zazpi emakume eta haurtxo bat aurkitu zituzten Tromelin irlan» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  4. «La increíble historia de los esclavos náufragos que sobrevivieron quince años olvidados en el Índico» www.publico.es 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
  5. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2022/02/01/euskal-itsas-museoa-da-conocer/1180315.html
  6. (Frantsesez) Météo France. Tromelin (984). in: Fiche Climatologique: Statistiques 1981–2010 et records..

Kanpo estekak

Geografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.