Trollhättan
Trollhättan (trɔlhɛtan ahoskatua) Suedia hegoaldeko hiria da, Västra Götaland probintziako hirugarren handiena. 2016ko erroldaren arabera Trollhättan udalerriak 57.255 biztanle ditu udalerriak, hauetatik 46.457 herrigunean bertan. Göteborgetik 75 kilometro iparraldera dago.
Trollhättan | |||
---|---|---|---|
urban area in Sweden (en) | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Suedia | ||
Konderria | Västra Götaland | ||
Izen ofiziala | Trollhättan | ||
Posta kodea | 461 00–461 98 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 58°16′58″N 12°17′21″E | ||
Azalera | 23,78 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 50.502 (2020ko abenduaren 31) 128 (2020) | ||
Metropolia | 57.255 | ||
Dentsitatea | 1.953,62 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1916 | ||
Telefono aurrizkia | 0520 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | baliorik ez | ||
http://www.boras.se/ |
Etimologia
Trollhättan izenak "trollaren txapela" edo "trollaren muinoa" esan nahi du.
Historia
Göta ibaiaren ertzean Trollhättan urjauziak dauden puntuan sortu zen hiria. Lehenengo aipamena 1413 urteko agiri batean du.
Urjauzi hauek ordea oztopo handia ziren nabigaziorako eta XIX mendean dike sistema bat ezarri zuten. Garai horretakoa da zentrale hidroelektrikoa ere. Trollhättanek 1916an jaso zituen hiri eskubideak.
Ekonomia
Saab Automobile auto konpainiaren egoitza nagusia dago bertan.
Suediako zinegintza ere bertan kokaturik dago eta Trollywood izenaz ezagutzen da. Lars von Trier zuzendariaren hainbat filme bertan ekoiztu dira, besteak beste Dancer in the Dark (2000) eta Dogville (2003).
Ondasun nabarmenak
- Trollhättango eliza.
- Zentral hidroeektriko zaharra.
- Uraren dorrea.
- Trenbide zubi garaia.