Trokanter txiki
Trokanter txikia izterrezurraren lepoaren eta diafisiaren artean kokatutako prominentzia edo irtengunea da, muskulu psoasiliakoak txertatzeko baliatzen duena.[1] Trokanter txikia trokanter nagusiari lotuta dago, izterrezurraren lerro intertrokanterikoaren bidez.
Trokanter txiki | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | upper extremity of femur (en) trokanterra |
Artikulazioa | pubofemoral ligament (en) subtendinous bursa of iliacus (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | trochanter minor |
TA | A02.5.04.007 |
FMA | 32853 |
Terminologia anatomikoa |
Patologia
Eskeletoaren osifikazio-prozesua osatu gabe duten haur eta nerabeen kasuan, trokanter txikia erauztearen ondoriozko hausturak gerta daitezke, psoas iliakoaren muskulu-uzkurdura bortitz baten ondorioz. Hala ere, helduetan trokanter txikiaren hausturak oso gutxitan gertatzen dira, eta gertatzen direnean, hezurrean metastasia eragin duen minbizi-prozesu baten bigarren mailakoak izaten dira.[2]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
- Khoury JG, Brandser EA, Found EM, Buckwalter JA. (1998). «Non-traumatic lesser trochanter avulsion: a report of three cases» Iowa Orthop J 18: 150–4. PMID 9807723..
Kanpo estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.