Trofoblasto
Trofoblastoa blastozistoaren kanpoko geruza osatzen duten zelulen multzoa da. Umetokiko mukosaren lisia gertatu ondoren arrautza ernalduaren ezarpena ahalbidetzen duen geruza fin horrek mantenugaiak ematen dizkio enbrioiari, eta gerora, karena garatzen denean, plazentaren zati bilakatuko da.[1] Haurdunaldiaren lehen etapan sortzen da, eta ernaldutako arrautzatik bereizten diren lehen zelulak dira. Trofoblastoa plazentaren zelula inbaditzaileek, higatzaileek eta metastasikoek osatzen dute. Trofoblastoaren bidez, blastozistoa umetoki-endometrioan ezartzea lortzen da, amaren gorputzean edo fetuan txertatzen ez diren arren.[2]
Trofoblasto | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | trophoblast tissue (en) |
Identifikadoreak | |
MeSH | A16.254.500.766 eta A16.710.802 A11.382.992, A16.254.500.766 eta A16.710.802 |
TE | E6.0.1.1.2.0.2 |
FMA | 83029 |
Terminologia anatomikoa |
Anatomia
Berez bi kapa ditu:
Kapa | Kokapena | Azalpena |
Zitotrofoblasto | Barnekoa | Unizelularra. |
Sintzitiotrofoblasto | Kanpokoa | Mugarik gabeko geruza lodia, endometrioaren estromaren norabidean hazten dena. hCG jariatzen du, progesteronaren jariakinari eusteko eta haurdunaldia mantentzeko, haurdunaldiaren lehen 2 edo 4 hilabeteetan, gorputz luteoak irauten duen bitartean. |
Erreferentziak
- Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
- (Gaztelaniaz) National Cancer Institute. Diccionario de cáncer: trofoblasto. .
Kanpo estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.