Tripoli (Libano)
Tripoli[1] (latinez: Tripolis; arabieraz: طرابلس, Tarabulus ash-Sham) Libanoko ipar-mendebaleko hiria eta portua, Abu Ali ibaiaren bokalean, Mediterraneo Itsasoaren ertzean, Beiruteko hiriaren ipar-ekialdean.
Tripoli طرابلس | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Libano |
Governorate of Lebanon | Iparraldeko eskualdea |
Izen ofiziala | طرابلس |
Jatorrizko izena | طرابلس |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°26′12″N 35°50′04″E |
Azalera | 14 km² |
Altuera | 222 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 06 |
Hiri senidetuak | Larnaka |
tripoli-lebanon.org |
- Artikulu hau Libanoko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tripoli (argipena)».
Libanoko bigarren hiria da eta lehen mailako merkataritza portua. Nekazaritza produktuen merkataritza (mahatsa, olibondoak, fruitu arbolak, azukre kanabera, tabakoa) eta industria (tabakogintza, ehungintza, janari industria, petrolio findegiak, altzairugintza) dira ekonomia jarduera nagusiak. Monumentuei dagokienez aipagarriak dira 1336. urteko Teynal meskita, 1294. urteko Mezkita Handia, katedral eta gaztelu zaharraren hondakinak eta XV. mende bukaerako Lehoien Dorrea.
Historia
K. a. IV. mendean oso hiri garrantzitsua izan zen feniziarren artean, eta musulmanen mende egon zenean ere oso oparoa izan zen. XII-XIII. mendeetan izen bereko konderriko hiriburua izan zen eta mendebalerako merkataritzarako portu garrantzitsua. 1289. urtean mamelukoek suntsitu zuten eta barnealderago berreraiki zuten gero. XVI. mendean otomandarrek konkistatu zuten.
Klima
Datu klimatikoak (Tripoli, Lebanon) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 13 | 14 | 17 | 21 | 25 | 28 | 29 | 30 | 30 | 26 | 20 | 15 | 22.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 8 | 10 | 13 | 17 | 20 | 22 | 22 | 21 | 18 | 14 | 9 | 15.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 142.9 | 131.1 | 103.4 | 43 | 20 | 2.5 | 0.2 | 1.4 | 8 | 56.5 | 87.5 | 114.6 | 711.1 |
Iturria: weather.uk.msn.com[2] |
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Arabieraz)