Trintxerpe

Trintxerpe Gipuzkoako Pasaia udalerriko barruti bat da. Gaur egun, Trintxerpeko zati handiena Pasaiarena da, baina beste zati txiki bat Donostiaren menpean dago, hain zuzen ere, Azkuene kalea bi udalerrien arteko muga da. 2007an 6.229 biztanle zituen, udalerriko auzorik populatuena izanda.

Trintxerpe
 Euskal Herria
Trintxerpeko ikuspegia Escalerillas eremutik ikusita.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaPasaia
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°19′24″N 1°55′49″W
Demografia

Pasaiako portuaren mendebaldean kokatuta dago, Pasai San Pedro, Donostiako Miracruz-Bidebieta auzoa eta Ulia mendiaren artean.

Izena

Izena garai batean bertan zegoen Trintxer baserritik datorkio, honi euskarazko -pe atzizkia gehitu zitzaiolarik (Iruñeko Arrotxapea auzoa bezala), hots, Trintxer baserriaren pean, auzo honetara iritsitako galiziar arrantzaleak bizitzen jarri ziren aurreneko etxebizitzen blokea Trintxer baserriaren azpiko lursailetan eraiki baitzen.

Historia

XX. mendearen hasieran barruti hau nagusiki baserri giroko eremua zen. Baina XX. mendearen erdialdera hirigunea gaur egungo Euskadi etorbidean barna hedatzen joango da, bertan auzoguneko lehenbiziko etxebizitzak eraikitzen hasi zirelarik, honela industria eta arrantza jardueren garapenarekin bat Euskal Herritik kanpo etorritako langileak iritsi ziren, batik bat Galiziakoak.

Eraikinak

Euskara

Gipuzkeraren barne dagoen Bidasoko hizkera[1] da Pasaiako bertako euskara.[2] Bidasoko hizkerak erdialdeko euskararen, nafar euskararen eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, inguru horretan azkenaldian erdialdeko euskararen ezaugarriak nagusitzen eta gehiago zabaltzen ari dira. Pasaiaz gain, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere kokatzen dira hizkera honetan.

Ondarea

Demografia

Biztanleriaren eboluzioa
20002001200220032004200520062007
5.9506.0116.0586.1276.1906.2416.2916.229

Iturria: Udalaren webgunea.


Arraunketa

Auzoko taldeak gaur egun Illunbe-Trintxerpe izena dauka.

Galiziar komunitatea

Sakontzeko, irakurri: «Galizia» eta «Galiziar»

Trintxerpek galiziarrez osatutako komunitate handia dauka, Euskal Herria osoko handienetarikoa. Bilgune "Fato Cultural Galego Daniel Castelao" izeneko elkartea dute.

Jaiak

Herritarrak

Erreferentziak

  1. «Bidasoakoa» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  2. «Pasaia» Ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  3. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.