Trinitrotolueno

Trinitrotoluenoa (TNT) edo 2,4,6-trinitro-1-metilbenzenoa (IUPAC notazioa) kolore hori argiko kristalezko hidrokarburo aromatikoa da, 81 ºC-tan urtzen dena. Lehergailuak egiteko konposatu kimikoa da eta hainbat nahasketa-leherkorretatik sortzen da, adibidez amatola, TNT amonio nitratoarekin nahastuz sortzen dena. Toluenoaren nitrataziotik sortzen da (C6H5CH3); zeinen formula kimikoa C6H2(NO2)3CH3.

Trinitrotolueno
Formula kimikoaC7H5N3O6
SMILES kanonikoa[N+(=O)[O-])[N+](=O)[O-])[N+](=O)[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[N+(=O)[O-])[N+](=O)[O-])[N+](=O)[O-] 3D eredua]
Konposizioanitrogeno, oxigeno, karbono eta hidrogeno
Motatrinitrotoluene (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,65 g/cm³ (20 °C)
1.600 kg/m³
Disolbagarritasuna0,01 g/100 g (ur, 25 °C)
Fusio-puntua80 °C
Irakite-puntua160 °C
Lurrun-presioa0,0002 mmHg (20 °C)
Masa molekularra227,018 Da
Erabilera
Rolalehergai eta kantzerigeno
Arriskuak
NFPA 704
4
2
4
Denboran ponderatutako esposizio muga0,5 mg/m³ (10 h, baliorik ez)
1,5 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
IDLH500 mg/m³
Eragin dezaketrinitrotoluene exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeySPSSULHKWOKEEL-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia118-96-7
ChemSpider8073
PubChem8376
Reaxys1887900
Gmelin46053
ChEMBLCHEMBL1236345
RTECS zenbakiaXU0175000
ZVG34200
DSSTox zenbakiaXU0175000
EC zenbakia204-289-6
ECHA100.003.900
MeSHD014303
UNIIH43RF5TRM5
KEGGC16391
PDB LigandTNL

Finduta dagoenean, trinitrotolueno nahiko egonkorra da eta nitroglizerinarekin alderatuz, erlatiboki marruskadurarentzat, kolpeentzat edo astinketarentzat soraioa da. 2 kg-ko masa bat 35 cm-ko altueratik bere gainera erortzean lehertzen da (hau da, 2 kg 2,6 m/s-ra, edo 6,86 Jouletako energia). Bere lehertze-tenperatura anhidridoa denean, 470 °C-koa da, beraz detonagailu bat erabili behar da.


Leherketa ondorengo erreakzioen bidez gertatzen da:

C6H2(NO2)3CH3 → 6CO+2.5H2+1.5N2+C

C6H2(CH3)(CH2)2 → 6CO+0.5CH4+0.5H2+1.5N2

Leherketako gasen analisia honakoa da:

KonposatuaEhunekoa
CO23,7 %
CO70,5 %
H21,7 %
N219,9 %
C4,2 %

Ez du metalekin erreakzionatzen, ezta ura xurgatzen ere. Horregatik, oso egonkorra da denbora-tarte luzeetan biltegiratua izateko, dinamita ez bezala.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.