Trinitateko zubia (Arre)
Trinitateko zubia Ezkabarte ibarreko Arre kontzejuan Erdi Aroko harrizko zubi bat da, Ultzama ibaiaren gainean.
Trinitateko zubia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Arre |
Koordenatuak | 42°50′10″N 1°36′14″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Hirutasun |
Gurutzatzen du | Ultzama ibaia |
Kokalekua
Arre kontzejuaren gehoaldean dago, Atarrabia udalerriaren mugaren parean, eta izen bereko Trinitatearen basilikaren alboan, hortik datorkio bere gaur egungo izena.
Historia
Trinitatearen basilika egun berritua egon arren, jatorri erromatarra izan dezakeen antzinako zubi baten ondoan altxatzen da.
Hain zuzen ere baselizaren ondoko ardantze batean aurkitu ziren 1583. urtean brontzezko bi lamina I. eta II. mendetan dataturiko latinezko inskripzioekin.
XIII. mendearen erdialdera Atarrabiako zubia deitzen zen zubi honek antzinako galtzada erromatarrari eta geroztik Orreaga eta Esteribartik Nafarroako Iruñea hiriburura zihoan Donejakue bideari jarraipena ematen zion Ultzama ibaiaren gainetik.
Hirugarren Karlistaldian zubi hau erdi-erditik moztu zuten eta 1963. urtera arte ez zuten berritu.
Garraioa
Eskualdeko Hiri Garraioak line bat da:
|
|
Erreferentziak
- Nafarroako Entziklopedia Handia | TRINITATEKO ZUBIA. (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).