Trinitate Santuaren katedrala (Dublin)

Trinitate Santuaren katedrala edo Kristoren Eliza (ingelesez The Cathedral of the Holy Trinity edo Christ Church Cathedral) Irlandako Dublin hiriburuko katedral anglikanoa da. Hiri honetako Erdi Aroko bi katedraletatik zaharrena da, bestea San Patrizioren katedrala delarik.

Trinitate Santuaren katedrala (Dublin)
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Desagertutako erakunde administratiboa Dublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak53°20′35″N 6°16′17″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1031 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaHirutasun
Erlijioaanglikanismoa
ElizbarrutiaUnited Dioceses of Dublin and Glendalough (en) Itzuli
IzenaJesus Nazaretekoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Kontaktua
E-postamailto:welcome@cccdub.ie
Webgune ofiziala

    Historia

    Lehenengo eliza 1028an eraiki zen egurrez egina, Dublingo Sigtrygg Silkbeard errege vikingoa Erromara erromes joan ondoren. Vikingoen asentamenduaren parean eraiki zen eta apezpikutza propioa izan zuen. Vikingoen hirian izan ziren bi elizetako bat zen.

    Normandiarrek hiria konkistatzerakoan egurrezko eliza bota eta harrizkoa altxatu zuten 1180an. Korua, kripta eta kaperak gehitu zizkioten. Hurrengo mendeetan atalak gehitzen joan zitzaizkion.

    Eduardo VI.a Ingalaterrakoak Erreforma Protestantea bultzatu zuen eta San Patrizo katedral katolikoa mailaz jeitsi eta Trinitate Santua katedral bihurtu zuen. San Patriziok zeuzkan zilarrezko bitxiak ere elizaz aldatu zituen. XVII mendean Parlamentuaren eta Epaitegiaren eraikinak altxatu ziren ondoan.

    Katedrala zohikaztegi baten gainean eraikita zegoen eta XIX mendean segurtasun arazoak zirela eta bertan behera utzi behar izan zen. 1871 eta 1878 artean George Edmund Streeten gidaritzapean berrizte lanak egin ziren, bai eta 1980 eta 1982 artean ere.

    Arkitektura

    Viktoriar garaietan egindako berrizte lanetan XIV mendeko koru ederra bertan behera bota zen eta viktoriar estiloko gehigarriak ezarri ziren. Nabean Strongbow konkistatzaile ingeles-galestarraren hilobia dagoela esaten da, nahiz eta ez den ziurra. Katu eta sagu batzun momiak ere badaude horman.

    Kripta Britainiar uharteetako handiena da, XII mendean eraikitakoa.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.