Trinitario
Trinitario edo Hirutasun Santua fraideen ordena bat da. Ordena Maltako San Joanek eta Valoisko San Felixek sortu zuten, eta Inozentzio III.ak onetsi zuen 1198an. Hasieran musulmanek kartzelaratutako kristauak askatzea zen haien egitekoa. Gurutzadetan esku hartu zuten, eta XV. mendean ordenak bere historiako hedadurarik handiena hartu zuen. 1609tik aurrera eskale bihurtu ziren aita santuaren aginduz, eta, gero, misioetan jardun zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.