Trinidad eta Tobagoko dolar
Artikulu hau Trinidad eta Tobagoko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».
Trinidad eta Tobagoko dolarra[1] (ingelesez: Trinidad and Tobago dollar), Trinidad eta Tobagoko Errepublikan zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea TTD da eta bere sinboloa $[2] edo TT$[3], dolar eta peso izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. Trinidad eta Tobagoko dolar banako baten ehunena zentimo deitzen da eta dolar bakoitza 100 zentimoz osatuta dago. Bere aurreko dibisak Trinitatear dolarra eta Tobagotar dolarra ziren.
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
- (Ingelesez) Central Bank of Trinidad & Tobago. (Noiz kontsultatua: 2017-04-02).
- (Ingelesez) XE - The World's Trusted Currency Authority. (Noiz kontsultatua: 2017-02-18).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.