Trinidad Taracena del Piñal
Trinidad Taracena del Piñal (Santander, 1926ko urriaren 26a – Ceuta, 2017ko uztailaren 24a)[1] arkeologoa, museoen kontserbadorea, izan zen.[2]
Trinidad Taracena del Piñal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Trinidad Taracena del Piñal |
Jaiotza | Santander, 1926ko urriaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Ceuta, 2017ko uztailaren 24a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eduki-editorea |
Enplegatzailea(k) | Espainiako Arkeologia Museo Nazionala |
Kidetza | Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa |
Biografia
Trinidad Taracena del Piñal, bere neba-arreben artean aitaren, Blas Taracena Aguirre arkeologoaren urratsak jarraitu zituen bakarra izan zen. Lehen ikasketak Sorian egin zituen, non adibidez Leopoldo Torres Balbásen ikasle izan zen. Baina bere aita Museo Arkeologiko Nazionalaren zuzendari izendatu zutenean, Madrilera joan zen, eta hantxe amaitu behar izan zituen ikasketak.
Ibilbide profesionala
1951n Museo Arkeologiko Nazionalean sartu zen liburutegiaren arduradun gisa, eta 1953an Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Teknikarien Multzoan sartu zen. Museoan, materialei buruzko barne-txostenak egiteaz eta 1954ko Museoko Gida idazten laguntzeaz arduratu zen. Museoko sotoetan gordetako materialen lehen plano eta balantzeak egiten lehena izan zen.[2] Bere zeregin nagusia Siret bilduma antolatzea izan zen, Cerralbo bildumaren funtsez eta Juan Cabréren indusketez arduratzeaz gain.
1954ko urriaren 15ean, Toledoko Museo Arkeologikoaren zuzendaritza hartu zuen, harik eta, urtebete geroago, 1955eko urrian, eszedentzia eskatu eta bere postua utzi zuen arte, senarra, Jaime Antón-Pacheco García arkitektoa, Ceutara aldatu zutelako. 1973an, akats baten ondorioz, ez zen agertzen Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidegoko funtzionarioen zerrendan, baina 1976an berriz sartu zuten borondatezko eszedentzia egoeran.
Heriotza
Ceutan hil zen 2017an, 90 urte zituela.[3]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Trinidad Taracena del Piñal» ArqueologAs (Noiz kontsultatua: 2022-08-12).
- Maicas, Ruth. «Trinidad Taracena del Piñal» www.man.es.
- En 2017 dijimos adiós a... La crónica necrológica del año. 1 de enero de 2018.