Trinidad
Trinidad[1] Karibe itsasoan dagoen uhartea da, Trinidad eta Tobago eta Antilla Txikien handiena. Trinidad Venezuelako ekialdeko kostaldetik hamar kilometrora dago. Uharteko eta herrialdeko hiriburua, Port-of-Spain, ipar-ekialdean dago eta bigarren hiri nagusia, San Fernando, hego-mendebaldean.
Trinidad | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | El Cerro del Aripo (en) |
Garaiera | 940 m |
Mota | uharte |
Luzera | 140 km |
Zabalera | 97 km |
Azalera | 4.768 km² |
Eponimoa | Hirutasun |
Geografia | |
Koordenatuak | 10°27′38″N 61°14′55″W |
UTC ordua | UTC−04:00 |
Honen parte da | Haizealdeko uharteak Antilla Txikiak |
Estatu burujabe | Trinidad eta Tobago |
Ur-gorputza | Karibe itsasoa |
Leku geografikoa | Antilla Txikiak |
- Artikulu hau Karibeko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trinidad (argipena)».
Historia
Kristobal Kolonek 1498ko uztailaren 31n bere hirugarren bidaian aurkitu zuen Trinidad. 1530ean Espainiak, Antonio Sedeño buruzagi zela, uhartea okupatu eta Trinidadeko probintzia sortu zuen, baina bertokoen jarrera bortitzaren eraginez, bi urte geroago utzi zuen.
Gero espainiarrak itzuli ziren, 1596an Trinidad Guyanako probintzian administratu zuten eta 1777an Venezuelari lotu zioten. 1797, Erresuma Batuak uhartea konkistatu zuen, 1640an Herbehereek eta 1677an Frantziak kale egin ondoren.
1802ko Amienseko Itunaren arabera, Espainiak britainiarren jabetza onartu zuen.
Geografia
Trinidad Trinidad eta Tobagoko 23 uharteetatik handiena da eta biztanle gehien dituena: 4.769 km²-ko azalera du eta 10º3' I 60º55' M eta 10º50' I 61º55' M koordenatuen artean dago.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .