Trincheras de los Moros
Trincheras de los Moros, Durruma Kanpezun dagoen Burdin Aroko herri harresitu baten ondar-multzoa da. Monzarrate parajearen goiko aldean dago, iparreko magalean. Herria dagoen harkaitza Peña Arregi, Peña del Santo eta Peña de San Roman bezala izendatzen dituzte ere mapatan. Harkaitzaren goialdearen zati handiena Arraia-Maeztu udalerriaren lurrak dira, baian bizileku moduan erabili zne herri harresituaren eremua Durruma-Kanpezun dago, Bernedo udalerrian, alegia. Gertu dagoen El Portillo de la Caseta esparru arkeologikoarekin erlazionatuta egon daiteke.
Trincheras de los Moros | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Durruma Kanpezu eta Bernedo |
Koordenatuak | 42°40′31″N 2°26′11″W |
Garaia | Burdin Aroa |
Altitudea | 1.030 m |
Herriak 132.100 m2ko azalera hartzen du eta hiru aldetatik dituen labarrek defentsa naturala eskaintzen diote. Barrualdean, Iparreko aldean, lehorrean altxatutako harrizko hiru babes-harresi daude, bi linealak iparraldean eta zirkular bat mendiaren goialdean eta hegoaldean[1]. Forma erdizirkularrekoa duenak eta 668 m-ko luzera eta ia 6 m-ko zabalera ditu. Bigarren hormak, eremuaren barruan, 518 m ditu, eta 3 eta 4 m arteko zabalera[2]. Goiko aldean eremu txiki bat dago, 138 m-ko horma erdizirkular batek osatua, eta 3.390 m2ko azalera mugatzen duena. Kastroaren ekialdeko alderdiaren ondoan, Durruma Kanpezutik igota, Portillo de la Caseta izeneko muinoan, zenbait material arkeologiko aurkitu zituzten, kastro horrekin lotuak.
Leku horren kokapena eta egiturak, eta bertan aurkitu ziren material arkeologikoek erakusten dutenaren arabera, Burdin Aroan garaturiko bizilekua izan zen, Kristo aurreko lehenengo milurtekoan, eta denbora luzez bizi izan ziren bertan[3].
Arabako Foru Aldundiak sortutako Kastroen ibilbidearen barruan sartu zuen, beste hirurekin batera: Angostinako Cividad, Orbiso-Zuñigako El Muro eta Santikurutze Kanpezuko La Horma[3].
Kastro xume gisa hasi zen, neurriari begiratuz gero, segur aski entitate handiagoko bizilekua izatera iritsi zen, oppidum edo gotorleku baten ezaugarriekin. Goiko aldetik ikuspegi zabala gailentzen da, eta inguru horretako zaintza eta kontrolerako leku garrantzitsua zela esan daiteke[3].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) triskelpablo. (2019-02-06). «Castro TRINCHERA DE LOS MOROS. (San Román de Campezo. Alava).» ARKEOHISTORIA TRISKEL (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
- (Gaztelaniaz) Carracedo, Sergio. (2017-10-09). «La Ruta de los Castros, los pueblos habitados más antiguos del este de Álava» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
- «Kastroen ibilbidea. Arabako Mendialdea.» Google Docs (Arabako Foru Aldundia. Kanpezu-Arabako Mendialdeko koadrila) (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
Kanpo estekak
Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |