Trim (Meath konderria)
Trim (irlanderaz Baile Átha Troim) Irlandako Errepublikako Meatheko konderrian kokatzen den hiria da. Nahiz eta Trim konderriko hiriburu historikoa izan, hiririk handiena Navan da. 2011ko erroldaren arabera Trim udalerriak 8.268 biztanle ditu. Boyne ibaiak zeharkatzen du.
Trim Baile Átha Troim | |
---|---|
giza kokalekua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | ![]() ![]() ![]() |
Posta kodea | MH |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°33′08″N 6°47′36″W |
![]() | |
Altuera | 61 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.meath.ie www.meath.ie |
Hiru aldiz irabazi du Irlandako Herri Garbienaren Saria, 1972, 1974 eta 1984ean.
Etimologia
Irlanderazko Baile Átha Troim izenak "intsusen pasabideko herria" esan nahi du.
Historia
Cenél Lóegairi familiaren lurretan monasterio bat fundatu zen V edo VI mendearen inguruan. Diotenez San Patrizio bera izan zen fundatzailea eta monasterioaren buru San Lommán utzi zuen. XII mendeko anglo-normandiarren inbasioan sarritan erasotua izan zen eta azkenik erre ere egin zuten. Berreraiki zutenean St. Mary's Abbey izenarekin birfundatu zuten, oraingoan agustindarren ordenaren barnean sartuz. Trimeko amabirjinaren egurrezko estatua bertan izanik erromesaldiak sortu ziren 1397tik aurrera. Erreformaren ondoren berriz estatua erre egin zuten eta Henrike VIII.a Ingalaterrakoak monasterioa disolbitu egin zuen.
Toki estrategikoan kokaturik zegoela ikusita, normandiarrentzako herri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, honen adierazle XV mendean Normandiar-Irlandar parlamentua bertan bildu izana eta Normandiarrek Irlandan eraikitako gaztelurik handiena bertan egon izana. Garai hartan Irlanda osoko hiriburu izaten ere saiatu zen. 1649an Droghedako sarraskiaren ondoren irlandar tropek gaztelua hartu zuten baina Oliver Cromwellek herri osoa okupatzea lortu zuen ondoren.
XIX mendekoak dira gaur egun dauden eraikin aipagarri gehienak. Trim merkatal herri bihurtu zen, are gehiago Irlandako Gosete Handiaren ondoren. Industrializaioa ere iritsi zen, maila apalean bada ere, batez ere larrugintzan oinarritu zena.
Irlandar Independentzia Gerran irlandarrek soldaduen barrakoiak eskuratu zituzten baina britainiarrek hiriaren zati handi bat errez erantzun zuten 1920ko irailaren 26an. The New York Times berak ere eman zuen ekintza honen berri.
Ondasun nabarmenak
- Trim gaztelua
- San Patrizio katedrala: XVI mendean eraikia, Irlandako katedral anglikano zaharrena da.
- Newtown Abbey monasterioa
- Boyne ertzeko ibilbidea, Trim eta Newtown Abbey lotzen dituena.
- Trimeko harresiaren aztarnak
Jaialdiak
Trimen hainbat jaialdi izaten dira urtean zehar:
- Trimeko auto zaharren erakusketa: 1985etik aurrera uztailero ralliak egiten dira. Azken ekitaldian 500 auto eta mototik gora izan ziren.
- Lastoegileen feria: Ekaina erdialdera izaten den feria da.
- Trimeko Swiften jaialdia: Jonathan Swift bertan bizi izan zenez jaialdi satirikoa antolatzen da urtero.
- Royal Meath Show: Iraliero egiten den ganadu feria izaten da.
Iruditegia
- Trimeko gaztelua
- Trimeko gaztelua
- San Patrizio katedrala
- Harresien aztarnak (The Yellow Steeple)
- Trim erdigunea