Triiodotironina
Triiodotironina (T3) bi hormona tiroideoetako bat da; bestea tiroxina da. Tiroideko zelula folikularrek, tirozitoek, ekoizten eta jariatzen dute.[1] Haren ekoizpena beste hormona batek, tirotropinak (TSH), erregulatzen du. Tirotropina, berriz, hipofisiak jariatzen du.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Triiodotironina | |
---|---|
Formula kimikoa | C15H12I3NO4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C1=CC(=C(C=C1OC2=C(C=C(C=C2I)C[C@@H](C(=O)O)N)I)I)O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | karbono |
Base konjokatua | 3,3',5-triiodo-L-thyroninate (en) |
Mota | DL-triiodothyronine (en) |
Estereoisomeroa | detrothyronine (en) |
Tautomeroa | 3,3',5-triiodo-L-thyronine zwitterion (en) |
Masa molekularra | 650,79 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Triostat (en) eta Cytomel (en) |
Tratatzen du | thyroid carcinoma (en) , hipotiroidismo, golo, thyrotoxicosis (en) , mixedema, tiroiditis autoimmune eta rare thyroid disease (en) |
Elkarrekintza | Thyroid hormone receptor alpha (en) eta Thyroid hormone receptor beta (en) |
Rola | Hormona tiroideo |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 1
1
0
|
Identifikatzaileak | |
InChlKey | AUYYCJSJGJYCDS-LBPRGKRZSA-N |
CAS zenbakia | 6893-02-3 |
ChemSpider | 5707 |
PubChem | 5920 |
Reaxys | 2710227 |
Gmelin | 18258 |
ChEMBL | CHEMBL1544 |
RTECS zenbakia | AY6750000 |
DSSTox zenbakia | AY6750000 |
EC zenbakia | 229-999-3 |
ECHA | 100.027.272 |
MeSH | D014284 |
RxNorm | 10814 |
Human Metabolome Database | HMDB0000265 |
UNII | 06LU7C9H1V |
NDF-RT | N0000020173 |
KEGG | D08128 |
PDB Ligand | T3 |
Tiroxina triiodotironinaren aitzindaria da. Izan ere, triiodotironina gehiena tiroxinaren desiodizazioaren ondorioz sortzen da. Tiroide guruinak triiodotironina gehiago jariatzen du tiroxina baino, hiru aldiz gehiago gutxi gorabehera. Triiodotironinaren iraupena odolean 2,5 egunekoa da.
Zeregin metabolikoa
Triiodotironinaren jarduera, oro har, tiroxinaren antzekoa da, nahiz eta bere eragina handiagoa izan ehunetan, hormona indartsuagoa baita. Prozesu katabolikoak areagotu eta bizkortzen ditu, eta oxigenoaren kontsumoa handitzen. Organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena du. Intsulinaren jarduera azkartu eta serotoninaren garuneko kontzentrazioa handitu egiten du.
Erreferentziak
- Arin Lakidain, Rosa Maria; Diaz Ereño, Elena. Fisiologia Medikoa ikasteko gida. 31-39. orrialdeak, Euskararen Arloko Errektoreordetzaren sare argitalpena, EHU, ikasmaterialak.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-12).