Tricio
Tricio Errioxako iparraldeko udalerri bat da, 2005ean 437 biztanle zituena. Antzina erromatarrek Tritium Magallum sortu zuten, beroien hiri baten gainean, eta eltzegintza ekoizpen zentru garrantzitsua izan zen[1].
Tricio | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Q123680441 | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Errioxa | ||||||||||
Izen ofiziala | Tricio | ||||||||||
Posta kodea | 26312 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 26157 | ||||||||||
Herriburua | Tricio | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°24′04″N 2°43′08″W | ||||||||||
Azalera | 6 km² | ||||||||||
Altuera | 563 m | ||||||||||
Mugakideak | Alesón, Manjarrés, Arenzana de Arriba, Arenzana de Abajo eta Naiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 356 (2023) −15 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 59,33 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | LO |
Sinboloak
Tricioren sinboloa barraskiloa da[2] eta triciotarren ezizena caralolero/a da. 1987tik aurrera barraskilo lasterketa ere egiten da herriko jaietan[3].
Geografia
Naiarako eskualdean kokaturik dago, Najerilla haranaren behealdeko eskuineko ibaiertzean. 563 metrotako altueran kokaturik dago[2].
Historia
Erromatar garaia
Apiano erromatar historialariak K.a.154. urtean tritiotar leinua aipatu zuen eta hori da aurreneko erreferentzia. Klaudio Ptolomeok II. mendean Tritium Megalon ("Tritium Handia") aipatu zuen, hiriaren garrantzia arrgi utziz. Antoninoren Ibilbidea dokumentuan ere agertzen da III. mendean, Zaragoza eta Astorga arteko bidean.
Tritium Magallum terra sigillata eltzegintzagatik izan zen garrantzitsua, Hispaniako ekoizpengune garrantzitsua izanik. Legio VII Gemina Felix-ek destakamendu bat zuen hirian[4] eta tamaina handiko tenplo monumental bat ere izan zuen. Tenplu horretako zutabeak Santa María de Arcos basilikan berrerabili ziren V. mendean[5]. Grammatica-ko Schola publikoa ere bazuen eta irakasleak 1.100 denario kobratzen zituen.
Erdi Aroa
V. mendean Calahorrako apezpikuaren alde egin zuen Triciok Hilario aita santuaren aurrean.
928. urtean Toda Iruñeako erreginak herriko villa baten donazioa aipatu zuen eta Antso III.a Gartzeitz erregeak Naiarako foruan sartu zuen. 1073an Antso Peñalengoak Tricioko hainbat jauregi Donemiliagako monasterioari itzuli zizkion.
Aro modernoa
Filipe IV.a Espainiakoak villa izendatu zuen 1658an baina beranduago Naiarako dukeek agindu zuten bertan.
1790 eta 1801 artean Ilustrazio garaiko Real Sociedad Económica de La Rioja elkartean sartu zen[6]. 1833ko urriaren 6an Santos Ladrón de Cegama generalak Karlos Maria Isidro Borboikoa errege izendatu zuen Tricion eta Lehen Karlistaldia abiatu zen.
Biztanleriaren bilakaera
Ondasunak
- Santa María de Arcos basilika, paleokristau estilokoa.
- Tritium Magallum aztarnategia
Tricioar ospetsuak
- Mariano de la Paz Graells (1809-1898), mediku eta naturista
- Augusto Ibáñez Titín III.a (1969-), esku huskako pilotaria eta politikaria.
Kanpo estekak
Artikulu hau Errioxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- «TRITIUM� MAGALLUM» www.vallenajerilla.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- (Gaztelaniaz) «Tricio - Destino» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- (Gaztelaniaz) «Medio centenar de caracoles compiten en Tricio (La Rioja), con marcas bajas» La Vanguardia 2019-08-25 (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- NAVARRO CABALLERO, MILAGROS. (1989-1990). Una guarnición de la legión VII Gémina en Tritium Magallum. Caesaraugusta Nº 66-67, 217-226 or. ISBN 0007-9502..
- (Gaztelaniaz) Ramos, Javier. «Tricio: fábrica de cerámicas de Roma» www.lugaresconhistoria.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
- «Sociedad económica de La Rioja Castellana - Mapa 1801 - bermemar» www.bermemar.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).